IHABARKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bera izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Ihabar Arakil ibarrean egonik, Ingurutxoarean zonaldearen bazter batean dago eta agian horregatik bere Ingurutxoak egitura sinplea dauka: Inguru handiak, zubiak eta inguru txikiak. Dantzaldiaren hasieran maiordomoek eta lagunek jota eta porrusalda egiten dute.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 31
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herriko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Dantzariak modu berezian jantzia agertzen dira plazan kalejira bat dantzatzen. Behin plazan eta inguru bat sortu eta gero, maiordomoak eta lagunak plazaren erdian kokatzen dira dantzaldiari hasiera emateko. Haiek dira, hain zuzen, beren kargua dela-eta eskubide hori dutenak. Horretarako jota bat eta porrusalda bat egiten dute. Ondoren, beste dantzariekin batera kokatzen dira eta ingurutxoa hasten dute. Ihabarko ingurutxoak egitura sinplea dauka. Dantza bi Inguru handirekin hasten da (bakoitza...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Adierazpen tradizionalekin gertatzen ohi denez, Ihabarko Ingurutxoari buruzko informazio historikoa oso urria da. Daukagun lehendabizikoa 1927. urtean Irañeta/Hiriberrin ospatu zen Ingurutxoen Lehiaketari buruzkoa da, zeineanIhabarko dantzariek haien herriko ingurutxoa aurkeztu baitzuten. Geroztik, ja ez.

1979 eta 1980ko ikerketa kanpainetan, Arakil ibarreko folklorea ikertu zuen Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta, bereziki, Ihabarkoa. Ikerketa horren emaitzetak...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ihabarko Ingurutxoa. 2018. Grab.: A. Ansorena (Hauda)-Ortzadar
JANZKERA

Mutilek mahoizko praka urdinak, atorra zuria, espartin zuriak, urdinak edo beltzak; gerriko beltza; buruan zapel beltza eta lepoan  koloretako zapia.

Neskek traje berezia daramate: Atorra zuriaren gainetik korpiño gorria, gona zuria azpiko aldean bi marra gorri daramatzana, espartin zuriak gorriz txirikordatuak (sanferminetakoak) eta bi zapi haundi gerritik zintzilik.

Hau da Ihabarko informatzaileak emandako testigantza: “ingurutxoa dantza...irakurri gehiago

MUSIKA