Muskizko Zaldabai dantzak

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zaldabai dantzak panderoaren erritmoan dantzatzen ziren dantzak ziren.

Ziordian eta Lekunberrin bezala, Muskitzen kaputxinoen lana azaltzen da. Aita Donostiaren artxiboan oinarritua, 1973an argitaratu zuen Aita Jorge de Riezuk Nafarroako kantu bilduma bat eta bere baitan Muskizko Zaldabai dantza aurkitzen da, melodia eta letrarekin: «Arrosa lore lore» (Riezu, 1973, 20). Riezuk gehitzen du Modesto de Lekunberrik idatzitako ohartxoa:

Para bailar las neskas al son de la pandereta. Inédita. Cuanto al texto, se advierte que sólo la primera estrofa procede de Muzquiz. Las restantes, salvo la tercera y la ultima, se recogieron en Oiz [Neskak zaldabairen doinura dantzatzekoa. Argitaragabekoa. Letrari dagokionez, somatzen da ezen lehengo ahapaldia soilik datorrela Muskiztik. Gainontzekoak, hirugarrena eta azkena izan ezik, Oitzen (AN) jaso ziren] (Riezu, 1973, 21)

Ziordiko Zaldabai dantzarekin egin zuen bezala, Muskizkoa ere Riezuren liburutik kopiatu eta gehitu zuen bere bildumara (Arraras, 1987, 101).

Herriak:

BIDEO GALERIA