Azpirozko Zaldabai dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zaldabai dantzak panderoaren erritmoan dantzatzen ziren dantzak ziren. Juan Mari Beltran da, berriz ere, Zaldabai dantzari buruzko berriak ematen diguna, oraingo honetan Azpirotzen. Iribasen (Larraun) zaldabai bat gordetzen zen, bere jabearen amonarena zena. Emakume hau XIX mendeko erdialdean jaio zen.
Beltranek zaldabaiaren argazki bat ematen du bere argitalpenean eta hor erritmoari laguntzeko zeramatzan txintxilak ikus daitezke, binako sei taldetan. Honek Orixek Euskaldunak liburuan eman zuen deskribapena ekartzen digu gogora:

Amalau txintxil, txirrikaz jantzi du dena (Orixe, 1980, 142)

Allin bezala, Zaldabaia jotzen zen eta bere erritmoan dantzatzen zen giroaz informatu zigun Beltranek:

Allin bezala Azpirotzen jaiero panderoa jotzen omen zen eta dirudienez baita bertako festetan, gazte bileretan eta artazuriketetan ere (Beltran, 2016, 30)

Herriak:

BIDEO GALERIA