Alliko Zaldabai dantzak

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zaldabai dantzak panderoaren erritmoan dantzatzen ziren dantzak ziren. Alliko Zaldabai dantzei buruzko informazioa Juan Mari Beltranek eman zigun:

Nire ama Lusa Argiñenak esaten zuenez, bera haurra zelarik, 6, 7, 8 urterekin ezagutu zuen Allin jaiero-igandero egiten zen neska-mutilen dantzaldia edo gazteen bilera. Hau, elizan jaiegunetako arratsaldeetan egiten ziren “bezperak” izenarekin ezagutzen ziren elizkizunen ondoren egiten zen. Herriko neska-mutilak elizaren atzealdeko zelaitxoan elkartzen ziren eta bertan dantzatzen zuten. Noski, ez zuten musika joko zuen soinu-jotzailerik edo danbolinterorik. Garai hartan, danbolinteroa (geroago akordeolaria) herriko festetan bakarrik eta batzuetan inauterietan kontratatzen zuten. Horregatik zeukatenarekin moldatu behar izaten zuten.
Alliko jaieroko dantzaldi horietan musika nire izeba Frantziskak jotzen zuen. Bere pandereta edo panderoa hartuta han aritzen zen kantatzen eta panderoa jotzen besteek dantza egin zezaten (Beltran, 2016, 29)

Herriak:

BIDEO GALERIA