BERRIOZARKO MAIORDOMOEN DANTZAK

AURKEZPENA

Berriozarko Maiordomoen dantzak. 2022. It.: Iñigo Porto. Diario de Noticias
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Berriozarko Maiordomoen dantzak festeetako eta Patroiaren egunean gazteen maiordomoek egiten dituzten dantzak dira. Aspaldian, maiordomoak herriko gazteen artean hautatzen ziren eta, beste batzuen artean, jaietan egiten ziren dantzaldiak irekitzeko funtzioa betetzen zuten. Horretarako, usuki, jota edo fandango bat dantzatzen zuten. Orain, Berriozarren, maiordomoak ez dira gazteriaren ordezkariak eta jaien musikaren antolatzaileak, eta bere eginkizuna udalaren festen egitarauan sartuta dago.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren azken asteazkenean. Dantzak: festeetako ostegunean, goizeko 11’30etan eta arratsaldeko 20’00etan.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herri zaharreko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Berriozarko festen ostegunean dantzatzen dira maiordomoak. Egun horretako mezetara joaten dira eta hortik ateratzen direnean dantzatzen dituzte jota eta porrusalda. Ondoren, bertaratukoei aperitifa eskeintzen diete. Arratsaldeko dantzaldia bals bat dantzatzen irekitzen dute.

Gauza bera egiten da Done Eztebe egunean, abenduaren 26an. Mezaren ondoren, biltzeko prest dagoen karpa batean biltzen dira eta hor dantzatzen dituzte jota eta porrusalda. Oraingo honetan, aperi...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Esan bezala, maiordomoena  gazteen aspaldiko erakundea da. Herrien arabera izen ezberdinak hartzen ditu baina, funtsean, funtzio bera betetzen zuten herri guztietan. Gazteen artean nolabaiteko autoritatea zeukaten eta biltzen zen dirua edo elikadura eta musikariak kontratatzeko eta haietaz arduratzeko zen beren eginkizun nagusiak. Aginte horren erakusgarri, soinean zeramaten txapel apaindua, eskapularioa eta bularrean zeharkatutako banda. Gainera, dantzaldia hasteko ohorea zeuk...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Lau pertsona osatzen dute dantzari taldea: bi maiordomo (neska eta mutila) eta bi laguntzaile (neska eta mutila)

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Berriozarko Maiordomoen dantzak. Jota. 2022. It.: Txori Zuri Dantza Taldea. Facebook
Berriozarko Maiordomoen dantzak. Porrusalda. 2013. It.: Berriozarinfo
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Neskak: biak berdin janzten dira eta jantzia Zaraitzu ibarreko emakumeen jantzian oinarritua dago. 

Mutilak: XIX. mendearen bukaeran edo XX.aren hasieran gizonezkoen jai-egunetan janzten zuen moduan janzten dira: praka luze ilunak marradunak («diplomatiko» tankerakoak), txalekoa eta alkandora zuria. Buruan txapel beltza apainduta: ...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Txori Zuri Dantza Taldeko txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Garapena: 

Edozein jota eta porrusalda jo daiteke