TAFALLAKO JOTA "LA PILINDROS"

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Tafallako herriko festetan Frantzisko Nafarroakoaren plazan korroan egiten den jota. Berez dantzariak soilik dantzatzekoa zen baina, orain eta aspalditxo partetik erraldoien konpartsakoekin egiten da, azken hauek dantzariek sortutako korroaren barruan dantzatzen dutela.

Herria:

NOIZ
Data: 
Urtarrilaren 20an (Sansebastianak) eta Tafallako festetan (abuztuaren 16)
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Frantzisko Nafarroakoaren Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

“La Pilindros”  jota bat da. Tafallako festeetan (abuztuan) eta San Sebastianetan (urtarrilean) dantzatzen da Frantzisko Nafarroakoaren Plazan. Dantzariek korro handi bat osatzen dute, neska-mutilak tartekatuta daudela, eta korroaren erdian Tafallako Erraldoiak kokatzen dira dantzariekin batera jota dantzatzeko. Jota sueltoan dantzatzen da baina honek badu “kopla” izeneko aldea, zeina bikoteka dantzatzen den, beti ere korroa galdu gabe. Horrek behartzen du dantzarien zenbakia bikoitia iz...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Jota honen musika Iruñeko “La pamplonesa” bandako sortzaile eta zuzendaria izan zen Silvanio Cervantesek sortu zuen eta Tafallari opa zion. Partitura bandarako zen baina berehala gaitarako ere harmonizatu egin zen. 70koen hamarkadan  hasi zen jota hau dantzatzen. Berez jota baten urratsak ditu. Tafallako Udal Dantza Taldea hasi zen herriko festetan dantzatzen eta gaur arte egiten da plazan prozesioak egin eta gero (bai sansebastianetan, bai herriko festetan). Denboran aurrera, 1993an hai...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

San Sebastian egunean eta abuztuaren 16an, prozesioan egin eta gero Tafallako Dantza Taldeko dantzariek (beti zenbaki bikoitian) eta erraldoiek dantzatzen dute. Festetako gainontzeko egunetan, gaueko dantzaldian, edonork parte har lezake.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Tafallako Jota "La Pilindros". 2016. Herriko festak.
Tafallako Jota "La Pilindros. 2016. Herriko festak
Tafallako Jota "La Pilindros". 2014. Herriko festak
MUSIKA
Soinu tresnak: 
Banda eta gaitak; gaitak
Grabaketen egilea: 
Lizarrako Gaiteroak. "Lizarrako Larrain Dantza" diskotik.
Partiturak: