Agoizko Ingurutxoaren Ingurutxoa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bere izenak dioen bezala, dantza hau plazaren inguruan egiten da edo, bederen, korro irekian. Bere urratsak bi dantzen urratsen nahasketa dira. Edo gutxienez, hori ematen dute. Dantza, beste ingurutxoetan bezala, Inguru handi baten (Ikusi Leitza edo Uitziko inguru handiak) pausuak egiten dira. Une batean bikoteen barneko tokiak aldatzen dira, dantzariak lerroz aldatzen dira. Mugimendu hau Chapelloise izeneko dantzatik etor liteke. Izan ere, dantza hau asko herritartu da Euskal Herriko dantzaldietan.

Ingurutxoa hainbat aldiz errepika daiteke, normalean bi izaten badira ere. Errepikapen bakoitzaren ondoren zubia egiten da. Lehendabiziko bikoteak lotzen duten besoak altxatzen ditu eta gainontzeko bikoteak zubi horren azpitik pasatzen dira, bigarrenetik hasita. Ingurutxoan bikoteak eskutik helduta eta lotzen dituzten besoak altxatuta dantzatzen dira.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Agoizko Ingurutxoa. Ingurutxoa. It.: Agoizko Dantzari Taldea