AGOIZKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago. Agoitzen ingurutxo berria sortu dute eta ingurutxo, jota, porrusalda eta biribilketa osatzen dute.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 2. asteburuan (herriko festak, egunero 21h-etan) eta Sanmigeletan (irailaren 29an)
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Nafarroa Behereko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Agoizko Ingurutxoa bi momentutan dantzatzen da. Lehenik eta behin «Agoizko dantzak» izeneko dantza multzoa egiten denean, sanmigeletan, irailaren 29an. Dantza hauek Multzo horren barruan «gerrako dantzak» eta «bakearen dantzak» daude eta lehendabizikoak dantzatu eta gero, bigarrenen baitan Ingurutxoa dago. Azken hau dantzatzen da, bera bakarrik, herriko festetan, abuztuaren bigarren asteburuan.

Agoizko Ingurutxoa herriko jaien giroan dantzatzen da. Arratsaldero dant...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Agoizko ingurutxoa dantza berria da eta bere ezarpena hasi besterik ez da egin. "Agoizko dantzak" izeneko dantza hauek Agoizko taldeak karrikaratu zituen, lehen aldiz, 2015ean. Dantza taldearen helburua Agoizko historia dantza batzuen bidez irudikatuko zuen zerbait egitea zen (Agoizko dantzariak, 2018). Horretarako, gertaera historiko bat baliatu zen: 1479an agramondarren eta beaumontarren artean Agoitzen sinatutako bakea, Nafarroako erresumako barne gerra bati amaiera eman ziona. Hori gogora...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Edonork parte har lezake festetan dantzatutako Ingurutxoan. Sanmigeletan, Agramondarren eta Beaumontarren dantzetan parte hartzen dutenak.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Agoizko Ingurutxoa. Agoizko Dantzari Taldea.
JANZKERA

Herriko festetan bakoitzak daramana, ez da jantzi berezirik. Sanmigeletan «Agoizko dantzetan» erabiltzen dena (Ikus Agoizko dantzak)

MUSIKA