BERAKO BANDERA ARBOLTUA

AURKEZPENA

Berako Bandera dantza. 2022. J.M. Ondikol (Diario de Noticias)
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bandera Arbolatzea, bandera altxatu eta musikaren erritmoan, mugimendu ezberdinak egitean datza.

Herria:

NOIZ
Data: 
Bestaberri egunean (aldakorra) eta San Esteban egunean (abuztuaren 3an), mezatik bueltan.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Berako Herriko Etxea Plaza, Foru Plaza, Altzateko Plaza eta Altzate kalean, Maritx etxearen parean
Ibilbidea: 
Bestaberri egunean: Herriko Etxea Plaza, Foruen Plaza, Altzateko Plaza eta Altzate kalea, Maritx etxearen parean.
Geokokapena: 
AZALPENA

Bandera arbolatzea edo Bandera dantza urtean bitan egiten da: Besteberri egunean eta herriko bestetan. Besteberri egunean, herrian barna egiten den prozesioan, lau tokitan egiten da: Udaletxe Plazan, Foruen Plazan, Altzateko Plazan eta Altzate kalean, Maritx etxearen parean. Prozesiora joateko, bandera udaletxetik ateratzen da eta mezetara joaten diren zinegotziei laguntzen die. Elizatik ateratzen da prozesioa eta herriko kaleetan barna abiatzen da. Aipatutako lau toki hori...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Tradizionalki, dantza hau Bestaberri egunean egiten zen soilik, baina 2009tik aitzina Berako herriko bestetan ere dantzatzen da. Herriko bestetan egiteko ekimena Berako alkate ohia zen Josu Goiarena izan zen. Horrek eztabaida sortu zuen.

Patxi Arrarasek ere jasotzen du dantza hau eta  «Ikurriña goratu» deitzen dio. Oso zalantzagarria da izen hori, ez bada garaiko modara egokitutakoa.  Dantzaren deskribapena ez da egiten eta erritoaren deskripzioa Bestaberr...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Bandera zinegotzi batek dantzatzen du. Makil dantzariak plazaren inguruan kokatzen dira.

Erlazionaturiko Ondarea: 

Herriko bandera

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Berako Bandera Arbolatzea. 2019. It.: Xaloa Telebista
Berako Bandera Arbolatzea. 2019. It.: Xaloa Telebista
JANZKERA

Zinegotziak atorra zuria janzten du. Kanpotik praka eta jaka beltzak. Gerrian eta jakaren gainetik paxa edo gerriko gorri bat ezkerretik zintzilikatzen dena. Buruan, azkenik, txano bikornio beltza apaindurekin.

MUSIKA
Musikariak: 
Herriko txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea