Makil dantza


Leitzako Ezpata dantza bere momentuan herriak bereganatutako Bizkaiko Ezpata dantzan du jatorria eta oinarria, egun erabat leitzartzat onartzen dena. Bizkaiko ezpata dantzan bezala, Leitzakoan hainbat dantza egiten dira: banaka zein taldetako dantzak, ezpata dantzak, makil dantzak eta bandera dantza egiten dira.

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa, 1977an Ortzadar Elkarteak egindako ikerketa lanean dantza bat berreskuratzen da. Dantza hori aipatu taldearen errepertorioan mantentzen da soilik. Bestaldetik, eliz segizioan eta santuaren aurrean egiten zen beste dantza baten berri ere badago.

Orriak