CORELLAKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa, 1977an Ortzadar Elkarteak egindako ikerketa lanean dantza bat berreskuratzen da. Dantza hori aipatu taldearen errepertorioan mantentzen da soilik. Bestaldetik, eliz segizioan eta santuaren aurrean egiten zen beste dantza baten berri ere badago.

Herria:

NOIZ
Data: 
Ez da egiten, galduta

Ziklo honetan dauden dantza motak:

Ziklo hau osatzen duten dantzak: 
AZALPENA

Paloteado hau erabat galduta dago.

Azalpen historikoa: 

Corellako paloteadoa XIX mendetik XXra pasatzean galdu omen zen. Bere azken aztarna Jimeno Juriok (1974) eman zigun: “...1896 baino lehen Corellan paloteadoa zegoen. Dantzariak kanta txepel hau kantatzen dantzatzen ziren: “Don José; cuanto madruga usté. madrugo porque tengo la cabras en el corral. La vecina de enfrente me las quiere robar” (Jimeno Jurío, 2006, 68). 1977an Ortzadar dantza taldeak Erriberako dantzak ikertzen ditu eta Jimenoren lan hori oinarri hartuta, Corellara hurbiltzen da t...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Zortzi izaten ziren makil dantzariak.

Bestelako parte hartzaileak: 
Mayoral, Rabadán, Angel eta Diablo.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Corellako Paloteadoa. Ortzadar. Jantziak Murchantekoak dira
JANZKERA

1977. urtean  Ortzadar Elkarteak jasotako testigantza batean esaten zaigu makil dantzariek buruan “floridas” izeneko loreak eramaten zituztela. Lore hauek galsoroetan hazten dira

MUSIKA
Soinu tresnak: 
Gaitak
Grabaketen egilea: 
Aitor Perez. Ortzadarko dultzaineroak
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Corella. "Don José, Don José"27.51 KB