Corellako "Don José, Don José"

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
"Ay, ay, ay Don José"
Azalpena: 

Desagertuta dagoen makil dantza. Dantza sinplea da zeinean zortzi dantzarik parte hartzen duten eta dantzari bakoitzak ondoan eta aurrean dauzkan dantzariekin, musikak agintzen duen erritmoan, makilak elkarri jotzen dituen. Gainontzeko makil dantzen gisara, honetan ere dantzariak lekuz aldatzen dira zortzi aldiz, beren hasierako tokira itzultzen diren arte. Toki aldaketak ibiltzen egiten dira, ez saltatuz.

Azalpen historikoa: 1974. urtean Jimeno Juriok dantza honen lehengo albistea ematen digu. Berak jasotzen du dantza honen kopla. Kopla hori nahiko zabalduta egon zen eta horrek  Ortzadar Elkarteak melodia identifikatzen ahalbidetu zuen. Izan ere, Ortzadar Elkarteak 1977-78 neguan Erriberako paloteauei buruzko ikerketa burutu zuen dantza hauen eremuan eta melodia horri zegokion makil dantza Ainzonen (Aragoi) aurkitu zuen. Eskenatokietara eramateko, dantza ibili ordez dantzatzea erabaki zen, horretarako Aizonen bertan egiten zen moduan eginez.

Jantziak: 1977. urtean  Ortzadar Elkarteak jasotako testigantza batean esaten zaigu makil dantzariek buruan “floridas” izeneko loreak eramaten zituztela. Lor...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Makil dantzak

Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Corella. "Don José, don José" Murchanteko jantziekin. Ortzadar.