Doneztebeko Soka dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Zortzikoa
Descripción breve: 

Doneztebeko Trapatanaren bigarren dantza da. Dantza honetan zati ezberdinak identifika daitezke. Bertze toki batzuetan Neska Biltzea gisa ezagutzen den dantza, hemen Soka dantzaren barruan dago. Hasierako Mutil dantza bukatzen denean bigarren eta azkenaurreko dantzariak (danbolin nausiaren «zerbitzariak») ateratzen dira eta nesken bila joaten dira. Oraingo tradizioan, neskak plazan itxoiten ari dira eta zuzenean aurretik sortutako esparru librean sartzen dira, errenkadan. Bitartean mutilak ibiltzen dira ilara galdu gabe eta melodiaren erritmoari segituz. Ateratako bi mutilek neskak sokara eramaten dituzte eta mutilen artean jarriz soka bakarra egiten da, neska mutilak zapien bidez estekatuz. Soka osatua dagoenean txistua isiltzen da eta soilik atabalaren joa entzuten da. Lehenbiziko bikote dantzariak besoak altxatzen ditu eta elkartzen duen zapiaren azpitik soka osoa pasatzen da, hubilen dauden dantzarietatik hasita. Denak pasatu direnean musika hasten da berriz beste zubi bat egin arte. Dantzariak hasierako postuetan jarrita hasten da Zortzikoa edo Soka dantza. Lehendabiziko dantzariak egiten du bakarrik dantzatzen du hasierako zortzikoa eta gainontz...leer más

Pueblos:

Forma parte de este ciclo: 
Doneztebeko Trapatan. Soka dantza edo Zortzikoa. 2013. E.X. Dueñas
GALERÍA DE VIDEOS
Doneztebeko Trapatan. Soka dantza edo Zortzikoa. 2013. E.X. Dueñas