BERA

Done Eztebe (VIII-3) eguneko goizean, meza nagusiaren ondoren, Berako gazteek eta haurrek makil dantzak eta zahagi dantza egiten dituzte Herriko Etxeko Plazan. Makil dantzak dantza sorta bat dira eta bere barnean bederatzi dantza ezberdin biltzen dira, gehi sarrera eta irteerakoa eta zahagi dantza. Dantzariak hamabinako taldeetan dantzatzen dira eta bakoitzak bi makil daramatza.

Hauek dira dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Done Eztebe eguneko arratsaldean dantzatzen dira Aurresku izenean bildu eta horrela ezagutzen diren dantzak. Neska kapitainaren etxean kafea hartu eta gero, dantzariak Udaletxe Plazara joaten dira eta han dantzariek Aurreskua dantzatzen dute. Erran bezala, Berako Aurreskua bertze dantza batzuek osatzen dute: mutil dantzak, agurra, zortzikoak etabar.

Ziklo hau osatzen duten dantzak:

Sarrera

Orriak