BERA

Berako Bandera dantza. 2022. J.M. Ondikol (Diario de Noticias)

Bandera Arbolatzea, bandera altxatu eta musikaren erritmoan, mugimendu ezberdinak egitean datza.

Berako Bordon dantza. 2014. It.: Dantzan.eus

Berako Bordon dantza neske-mutilek osatutako bi lerroetan dantzatzen den dantza da. Dantzariak gero Makil dantzetan erabiliko duten jantziekin dantzatzen dira. Bi lerroak batzen ditu dantzari batek eta bere atzetik bi lerroetan eta sokatxo edo kordoi batzuen bidez elkartuta gainontzeko dantzariak.

Inauterietako konpartsa bat da Inude eta Artzaiak izenekoa. Mutilak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. XIX mendeko pertsonaiak errepresentatzen dituzte eta Berako karriketan barna kantuak eta dantzak egiten dituzte.

Dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Orriak