ALDUDE

Jauzia zirkulu itxian egiten den dantza da. Hasierako urratsa erlojuaren orratzen kontrako norabidean egiten bada ere, dantzariak norantza batean zein bestean dantzatzen dira, osatzen duten zirkunferentziaren gainean arkuak egiten dituztelarik.

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da.

Orriak