ABLITAS

Jatorrizko Danza del Plego oinarri hartuta sortutako dantza berria. Plego dantza irri dantza bat da eta bertan partaidetako batek besteak gerritik zintzilik daraman paperezko orria, erretzen saiatu behar du. Jatorrizko dantza honi gehitu zaizkio plazan sartzeko eta ateratzeko dantza bat, eta jota bat. Bien bitartean, dantzari guztiek egindako danza del plego egiten da.

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaileen eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Desagertutako dantza. Etxean edo tabernan egiten zen joku dantza bat zen. Dantzak bi partaide zituen eta horietako batek paperezko orri bat zeraman sorbaldan gerrikotik zintzilik eta besteak su eman behar zion biak musikaren erritmoan mugitzen ziren bitartean.

Orriak