Katadera dantza edo Aulki dantzaren izenak, izen generiko gisa, bi dantza ezberdin biltzen ditu. Bat, zabalduena, hiru alkirekin egiten da eta dantzariak bere artean dantzatu behar dute, okertu gabe; bestea nahi adina aulki jartzen dira korro batean, beti ere, dantzari kopuruak aulkiak baino bat gutxiago izan behar du.
Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.
Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bera izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Allik Iribasko tradizio beretsua dauka eta Inguru handiak, inguru txikiak, zortzikoak eta ohiko dantzak (fandango, bizkaikoa…) dantzatzen ziren.
AULKI DANTZAK