Leitzako ingurutxoa mantendu den ingurutxorik osatuena da eta hainbat dantzek osatzen dute. Soka dantza da egiten den lehendabiziko dantza. Bertan mutilek soilik, edota neskekin, belauntziko izeneko dantza egiten dute. Bigarren dantza sorta Ingurutxoa da berez. Sorta honetan erritmo eta koreografia ezberdineko dantzak egiten dira: inguru handiak eta inguru txikiak. Neska-mutilek bikoteka dantzatzen dira korroan erlojuaren orratzen mugimenduaren kontrako norabidean. Bukatzeko, fandango, porrusalda eta biribilketa egiten dira.
Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Altsasun egiten den zortziko, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Altsasuko Zortzikoa jai egun berezietan egiten den dantza mistoa da.
TTUN-TTUN DE LA TXANTREA (IRUÑEA)