Jadanik egiten ez den aulki dantza da.
R.M. Azkue izan zen lehena dantza honen berri ematen (Azkue, 1922, 287). Kantatutako dantza gisa aurkezten zuen, baina letrarik gabe. Ez du azalpenik ematen, baina dio «Alki-dantza edo Silla-dantza» izenekin ezagutzen dela. Ez du dantzaren koreografiaren berri ematen.
F. Arrarasek ere jaso zuen dantza hau «Alki dantza« izenarekin, bere informazioaren iturria aipatu gabe. Ematen duen deskribapena, hitzez hitz, Loizuko Katadera dantzarena da:
En la primera frase musical los danzaris, tanto como sillas, marcan con los pies el ritmo de la melodía y al mismo tiempo, giran hacia la derecha alrededor de sus respectivas sillas. En la última nota de esta frase musical (sol negra) dan un pequeño saltito para caer en el suelo con los pies juntos. Se repite esta primera frase musical girando, también alrededor de sus respectivas sillas, pero en sentido contrario, es decir hacia la izquierda [Lehenengo musika-esaldian, dantzariek, kataderak adina, doinuaren erritmoa markatzen dute oinekin eta, al...irakurri gehiago
En la primera frase musical los danzaris, tanto como sillas, marcan con los pies el ritmo de la melodía y al mismo tiempo, giran hacia la derecha alrededor de sus respectivas sillas. En la última nota de esta frase musical (sol negra) dan un pequeño saltito para caer en el suelo con los pies juntos. Se repite esta primera frase musical girando, también alrededor de sus respectivas sillas, pero en sentido contrario, es decir hacia la izquierda [Lehenengo musika-esaldian, dantzariek, kataderak adina, doinuaren erritmoa markatzen dute oinekin eta, aldi berean, eskuinerantz biratzen dute beren kataderen inguruan. Esaldi musikal honen azken notan (sol beltza) jauzi txiki bat egiten dute oinak batera lurrean eroriz. Lehen esaldi musikal hau errepikatzen da, bakoitza bere aulkiaren inguruan biratuz, baina kontrako noranzkoan, hau da, ezkerrerantz] (Arraras, 1987, 74).
Ematen duen doinua Azkuek emandakoaren bertsioa da.