Jadanik egiten ez den dantza. Joku dantza bat da. Dantzariak lerro batean jarrita lehendabizikoak egiten duena errepikatu behar dute: arropa erantzi abesten den kantak dioenaren arabera.
Dantza honen berri R.M. Azkuek eman zigun bere Cancionero Popular Vasco bilduman (Azkue, 1990, 273). Dantzaren deskribapena ere eman zigun:
Me la enseñó Justo Albizu, de Alkoz (Ulzama).
El mozo que la danza, según lo que le indiquen las palabras que dicen los cantores, se va desprendiendo del elástico en la primera estrofa, txamarret ori, xamarret ori; del chaleco en la segunda, korotilo ori, k...irakurri gehiago
El mozo que la danza, según lo que le indiquen las palabras que dicen los cantores, se va desprendiendo del elástico en la primera estrofa, txamarret ori, xamarret ori; del chaleco en la segunda, korotilo ori, korotilo ori; de la faja en la tercera, etc. Los demás mozos de la cuerda tienen que imitarle desprendiéndose a su vez de sus prendas y danzando y moviéndose como el delantero
He aquí el poemita:
[Alkozko (Ultzama) Justo Albizu irakatsi zidan.
Dantzatzen duen mutila, kantariek adierazten dioten hitzen arabera, elastikoa kentzen du lehendabiziko ahapaldian, txamarret ori, txamarret ori; txalekoa bigarrenean, korotilo ori, korotilo ori; gerrikoa hirugarrenean etabar. Sokaren gainontzeko mutilek imitatu egin behar dute aitzinean doanaren antzera arropak kentzen, dantzatzen eta mugitzen.
Honatx poematxoa:]
I. ¡Aista! txipiritona, txipiritona, txipiritona
¡Aista! bataren gaitza bestearen ona,
Auxe bai dala txipiritona.
II. Altzineko orrek kendu dezala
txipiritona, txipiritona.
¡Aista! kendu dezala txamarret ori, txamarret ori.
III. Bigarren orrek kendu dezala
¡Aista! kendu dezala koratilo ori, koratilo ori.
IV. Hirugarren orrek kendu dezala
¡Aista! kendu dezala garriko ori, garriko ori.
V. Laugarren orrek kendu dezala
¡Aista! kendu dezala atorra ori, atorra ori (Azkue, 1990, 273).
Gerora Patxi Arrarasek ere dantza bera argitaratu zuen (Arrarás, 1987, 149) deskribapen bera emanez. Bertso bat behiago gehitu zion, Azkueren laugarren eta bosgarren artean:
Laugarren orrek kendu dezala
¡Aista! kendu dezala txapela ori, txapela ori. (Arrarás, 1987, 150)
Azkuek kanta honen aldaerak jaso zituen Betelun eta Gaintzan, baina beraiekin batera doazen letrak ez dute zer ikusirik dantzarekin (Azkue, 1990, 274-275).
Arrarasek ematen duen melodia ere, Azkuek jasotakoari dagokio.
Dantza honek harreman estua du Baztango Isats dantzarekin.
AURKEZPENA
MULTIMEDIA