Izabako Ttun-ttuna herriko festen bezperan eta jai txikietan dantzatzen da. Bikotekako biribileko dantza da, eta Erronkariko jantzi tradizionalarekin dantzatzen da. Dantzari bikoteak oinez ateratzen dira udaletxeko arkupeetatik biribilketa baten soinuarekin. Ttun-ttunak bost zati ditu: Lehenengoa eta hirugarrena berdinak dira melodian zein koreografian. Bikoteak korroan jartzen dira eta neska eta mutila elkarren aurrean dantzatzen dira. Koreografia bikote barruko hurbilketa eta urruntzeetan d...irakurri gehiago
Izabako Ttun-ttuna herriko festen bezperan eta jai txikietan dantzatzen da. Bikotekako biribileko dantza da, eta Erronkariko jantzi tradizionalarekin dantzatzen da. Dantzari bikoteak oinez ateratzen dira udaletxeko arkupeetatik biribilketa baten soinuarekin. Ttun-ttunak bost zati ditu: Lehenengoa eta hirugarrena berdinak dira melodian zein koreografian. Bikoteak korroan jartzen dira eta neska eta mutila elkarren aurrean dantzatzen dira. Koreografia bikote barruko hurbilketa eta urruntzeetan datza. Bigarren zatiak eta laugarrenak antzekotasun koreografikoa dute, baina melodikoki ezberdinak dira. Bikoteak zapi batez elkartuta dantzatzen dute laugarrena. Azkenik, plazatik irteteko, bikoteek lehenengo doinua errepikatzen dute eta plazaren inguruan dantzatzen dira, zapiez oraindik lotuta, "Inguru txiki" bat balitz bezala. Dantza egiteari utzi gabe, zubiak egiten dituzte, non bikoteak aurreko zapien azpitik pasatzen dira. Azken zati horren iraupena aldakorra da, baita egindako "zubi" kopurua ere. Izabako Ttun-Ttunaren ondoren Uztarrozeko Ttun-ttuna dantzatzen da.
Izabako Ttun-ttunaren lehen deskribapen koreografikoa Marisol Otermini (1979) zor diogu. Oterminek urte hartako dantza egiteko modua tokian zuzenean jasotzen du, Estornes Lasak 1970eko data duen musika hartzen duena (Otermin, 1979, 453). Estornesenarekin batera Oterminek José Berrorena ere argitaratzen du, zeinak hainbat ohar koreografikoak eramaten baitu. Berro «Ibaxaren aspaldiko idazkaria» zen.
Bestaldetik ere, Fco. Arrarasen deskribapena daukagu. Bere desk...irakurri gehiago
Izabako Ttun-ttunaren lehen deskribapen koreografikoa Marisol Otermini (1979) zor diogu. Oterminek urte hartako dantza egiteko modua tokian zuzenean jasotzen du, Estornes Lasak 1970eko data duen musika hartzen duena (Otermin, 1979, 453). Estornesenarekin batera Oterminek José Berrorena ere argitaratzen du, zeinak hainbat ohar koreografikoak eramaten baitu. Berro «Ibaxaren aspaldiko idazkaria» zen.
Bestaldetik ere, Fco. Arrarasen deskribapena daukagu. Bere deskribapena 1983an argitaratzen da Erronkaribarko beste Ttun-ttunenekin batera (bere idazkeran, Thun-thunak). Hilondoko argitalpena da eta J.C. Labeagak egokitu eta zuzendu zuen. Arrarasen ohikoa den gisan, ez du bere informazio iturriei buruzko inongo aipamenik egiten. Hargatik, eta bere ekarpenak aintzatetsi arren, tentuz hartu behar dira.
Ttun-ttuna ingurutxo gisa hartuko dute bai G. Barandiaranek (1956, 52) bai Arrarasek (1983, 58) ere. Oterminek (1979) eta Aranburuk (2021), aldiz, zuhurtzi handiagorekin helduko diote gaiari eta ingurutxoetatik bereizten dituen xehetasunak nabarmenduko dituzte.
1979an Oterminek deskribatzen duen Ttun-ttuna, gaur egun ikus dezakegun bera da, jarraian azaltzen den xehetasunen batengatik izan ezik. Gainera, eszenografiekin zerikusia izan dezaketen aldaketak alde batera utzita, dantza taldeek XX. mendeko berrogeitakoen hamarkadan berreskuratu zirenetik dantzatu dituzten bertsioekin bat dator (Falange Espainoleko Emakumezkoen Saila (Sección Femenina), Argia, Rocamador).
F. Arraras 1978an hil zen. Horregatik, seguruenik berak jasotzen duen informazioa Oterminek jasotzen duena baino zaharragoa da. Informazio horren arabera, Izabako Ttun-ttuna hiru zati ezberdinek osatuko lukete eta zati horiei dantza esaten die: Soka dantza, Pañuelo dantza eta Inguru dantza (Arraras, 1983, 58). Marisol Otermin “zatiez” mintzatuko zaigu. Soilik zati horietako bati emango dio izen bat eta trataera ezberdina:
Esta cuarta parte es la pañuelo-dantza; constituye casi una danza independiente dentro del txun-txun [Laugarren zati hau pañolo dantza da; abantzu dantza independientea da txun-txunaren barruan] (Otermin, 1979, 455).
Tratamendu hau argitaratzen duen Jose Berroren partiturak berresten du. Bertan “Chun-chun” eta “Baile del Pañueloren [Pañolo dantzaren]” artean bereizten du (Ídem).
Arrarasen arabera, Ttun-ttuna “Soka dantza” batekin hasiko litzateke, zeina "femeninoa" izango zen:
Son las muchachas quienes salen a la plaza unidas por las manos formando cadena y marcando el ritmo de la melodía con un paso en cada parte del compás binario [Neskak eskuak elkarri lotuta ateratzen dira plazara, katea osatuz eta melodiaren erritmoa markatuz, konpas bitarraren zati bakoitzean pauso bat emanez] (Arraras, 1983, 58).
Modu horretan, mutilek jakingo zuten zein neskek nahi zuten dantzan parte hartu. Beraiengana joango ziren mutilak eta neskek nahi izanez gero, punta batetik hartuko dute mutilek eskeintzen dieten zapia:
Entre tanto los muchachos que van saliendo a la plaza invitan a las muchachas a tomar una punta del pañuelo que sostienen por la otra con su mano derecha. Si aceptan, quedan ya formadas las parejas para dar comienzo al baile llamado Pañuelo dantza [Bitartean, plazara irteten ari diren mutilek, eskuineko eskuan mutur batetik eutsita daramaten zapia, beste muturretik hartzera gonbidatzen dituzte neskak. Onartzen badute, bikoteak osatuta geratzen dira Pañuelo dantza izeneko dantzari hasiera emateko] (Ídem).
Marisol Oterminek dantzaren hasierari buruzko bestelako testigantza jasoko du, dantza galdu zeneko aurreko urteetakoa:
La roncalesa que no quería bailar, iba con la mantilla de paño doblada en el brazo y así los mozos sabían que no debían invitarle. Las otras, no llevaban mantilla o la dejaban a las otras para que la guardasen.
Todos iban con el atuendo roncalés, pero las chicas sin el jubón y los chicos sin el elástico. Al traje de roncalesa sin el jubón, en muchos pueblos se le denomina traje de verano [Erronkariko neska, dantzatu nahi ez zuena, oihalezko mantilla besoan tolestuta zeraman, eta horrela mutilek bazekiten ez zutela gonbidatu behar. Besteek ez zeramaten mantilarik, edo besteei uzten zieten, gorde zezaten.
Denak Erronkariko janzkerarekin zihoazen, baina neskak xuboirik gabe eta mutilak elastikorik gabe. Herri askotan, nesken edo emakumeen xuboirik gabeko jantzi erronkariarrari, udako jantzia deitzen zaio] (Otermin, 1979, 452).
1978an «bikoteak aurrez aurre jartzen dira zirkulu bat osatuz» (Otermin, 1979, 453). Balizko “soka dantza” hura ez dago jadanik. 2019an Kurruskla Kultur Elkarteko dantzariak udaletxeko arkupeetatik ateratzen dira eta ibilitzen joaten dira plazan kokatu arte.
Bigarren dantza, Arrarasen eskema jarraituz, “Pañuelo dantza” deitzen duena litzateke. “Inguru txiki” baten antzera dantzatzen da:
Las parejas unidas por el pañuelo y con los brazos en alto danzan alrededor de la plaza, girando una tras otra en dirección inversa al horario del reloj [Bikoteak, zapiek elkartuta eta besoak goian dituztela, plazaren inguruan dantzatzen dira, bata bestearen atzetik, erlojuaren orratzen kontrako norabidean] (Arraras, 1983, 58).
Eta darrai:
Su coreografía es idéntica a la descrita para el Pañuelo dantza de Garde [Bere koreografia Gardeko Pañuelo dantzarako deskribatu den ber-bera da] (Arraras, 1983, 59)
Gardeko Ttun-ttunaren Pañolo dantza deskribapena Izabakoaren berbera da bere hasieran baina:
Al final de la melodía, los danzantes giran, sin soltar los pañuelos, una vuelta completa sobre sí mismos, pero el salterio sigue batiendo el mismo ritmo… Durante este batir del thun thun, la pareja que va en cabeza se para, pasan las demás, empezando por la segunda, bajo el arco así formado y dan preferencia a la muchacha… Invertido el orden de las parejas se inicia la siguiente melodía del Pañuelo dantza. Con esta melodía se repite la danza, y formando al final de la misma nuevo arco con los pañuelos de la primera pareja, vuelven estas a su primitiva posición [Melodiaren amaieran, dantzariek, zapiak askatu gabe, euren buruari bira oso bat egiten diote, baina ttun-ttunak erritmo bera jotzen jarraitzen du... thun thunaren jotze honetan, buruan doan bikotea gelditu egiten da eta horrela [zapiarekin] eratutako arkuaren azpitik besteak pasatzen dira, bigarrenetik hasita eta neskari lehentasuna ematen diotelarik. Doinu honekin dantza errepikatzen da eta, bere amaieran, lehen bikotearen zapiekin arku berri bat osatuz, bikoteak hasierako postura itzultzen dira]. (Arrarás, 1983, 57)
Lehendabiziko zubia egin eta gero, doinua aldatzen da. Baina dantza honendako soinua ez dator bat Oterminek jasotakoarekin, “laugarren zatia” deitzen dionarekin baizik. Ezta Oterminek "lehen zati" horretarako egindako landa-lanean jasotzen duenarekin ere (Arrarasentzat bigarren dantza litzatekeena):
En esta primera parte se dan cuatro pasos avanzando al frente… y cuatro retrocediendo en el caso del chico, la chica hace lo contrario, ya que está frente a él y la distancia entre la pareja se mantiene constante [Lehen zati honetan lau pauso ematen dira aurrerantz, eta beste lau atzera mutilaren kasuan; neskak kontrakoa egiten du, bere aurrean baitago eta bikotearen arteko distantzia konstante mantentzen baita] (Otermin, 1979, 453).
Eredu koreografiko hau Arrarasen deskribapenetik aldentzen da eta gaur egun egiten denaren desberdina da (ikus. bideoak). Koreografia gauzatzerakoan estiloa bera ere desberdintzat hartzen dute Oterminen testigantzek:
La forma de bailarlo antes y la de ahora no difieren mucho. Antes quizá se cuidaba menos la forma de bailar, por lo que resultaba más natural y era más movido. D. Jonás Lorea, de Uztárroz, haciendo referencia al txun-txun de Isaba, recuerda que la primera parte antes de avanzar o retroceder se levantaba más la pierna izquierda del suelo [Lehen dantzatzeko modua eta oraingoa ez dira oso desberdinak. Lehen, agian, gutxiago zaintzen zen dantzatzeko modua, eta, beraz, naturalagoa eta mugituagoa zen. Uztarrozeko Jonas Lorea jaunak, Izabako txun-txuna aipatuz, gogoratu du aurrera edo atzera egin aurreko lehen zatian lurreko ezker hanka gehiago altxatzen zela] (Otermin, 1979, 457)
Berrok, Ttun-ttunaren partitura A eta B zatitan banatzen du: lehena, 6/8koa, Estornés Lasarenarekin bat datorrena; eta, bigarrenaren kasuan, "Jota airea" idatzi eta 2/4koan ematen du. A zatia, Oterminek lehen zatirako deskribatutakoarekin bat dator (Berrok dantza inoiz deskribatzen ez duen arren). Esaldi musikala eta, beraz, koreografia bi aldiz errepikatzen da. Jarraian B zatia dantzatuko litzateke, "Jota airea", eta A esaldia errepikatuko genuke. Honaino bi partiturak bat datozela esan genezake. Baina Berrok idazten du:
[Al terminar la repetición de la parte B] Se vuelve a la A. Terminada la parte A, toca el tambor solo, bailando en corro. Vuelve a repetirse la A y vuelve a tocar el tambor solo, esta vez sin bailar para coger la pareja el pañuelo por cada punta. A continuación: el Baile del Pañuelo [B zatiaren errepikapena amaitzean] A-ra itzultzen da. A zatia amaituta, danborra bakarrik jotzen du, korroan dantzatuz. Berriz ere A errepikatu eta danborra berriz bakarrik jotzen du, oraingoan dantzarik egin gabe bikotekideek zapia punta bakoitzetik hartzeko. Jarraian: Pañolo dantza] (Otermin, 1979, 455)
Deskribapen honengatik ondoriozta genezake lehen danbor joaldian bikoteak zirkuluan dantzatzen dutela, danborraren erritmoan soilik, beti ere.
Arrarasek proposatzen duen hirugarren dantzak "Inguru dantza" izena du. Arrarasek ematen duen partitura, Ttun-ttunerako Berrorena da. Honek egiten dituen bi banaketak mantentzen ditu (A eta B), honen azalpenik eman gabe; eta 6/8 eta 2/4ko konpasak ⅜ uniforme batetara aldatzen ditu. Koreografia, bere lehen zatian, bere Pañuelo dantzarekin bat etorriko litzateke, baina bikote solteekin eta tokian dantzatutako bigarren zati batekin:
Las parejas danzan sueltas describiendo un movimiento de traslación con los brazos ligeramente arqueados en alto. En la primera frase musical el movimiento es de traslación en torno a la plaza…. para bailar la segunda frase melódica se detienen las parejas y, frente por frente, danzan con desplazamientos a derecha e izquierda [Bikoteak aske dantzatzen dira, translazio-mugimendu bat eginez, besoak altxatuxe jarrita. Lehenengo musika-esaldian, mugimendua translaziozkoa da, plazaren inguruan… bigarren esaldi melodikoa dantzatzeko, bikoteak gelditu egiten dira, eta, aurrez aurre, dantza egiten dute ezker-eskuin] (Arraras, 1983, 59)
Marisol Oterminek B zati koreografiko eta musikal hau Ttun-ttunaren "bigarren zatia" bezala jasotzen du Izaban. "Hirugarren zatia" "lehenbizikoaren errepikapena da" (Otermin, 1979, 454) eta Berroren ereduari jarraitzen dio.
Laugarren zatia Berrok "Pañolo dantza" deitzen duenarekin bat dator (Idem, 454). Oterminek deskribatzen du:
Al comenzar este cuarto paso, la roncalesa saca del bolsillo un pañuelo blanco que tiende a su pareja, quien lo coge por la otra punta… Cada vez que cambian de lado, mientras bailan, cambian el pañuelo de mano [Laugarren pauso hau hastean, neskak poltsikotik ateratzen du bere bikotekideari luzatzen dion zapi zuri bat, eta honek beste muturretik hartzen du, dantzan ari diren bitartean, alboz aldatzen duten bakoitzean, zapia eskuz aldatzen dute] (Otermin, 1979, 455)
Zapia, orain, mutilek neskei eskaintzen diete.
Azkenik, Oterminek "bosgarren zati" bat ematen du, non, Pañolo dantzaren ondoren bikoteek:
marcan el mismo paso que en la primera y tercera pero uno mirando a la pareja y otro avanzando. Se avanza en sentido contrario a las agujas del reloj y mientras bailan, las parejas forman un puente con los pañuelos. Los que están en última posición (sin dejar de bailar), ocupan la primera, los penúltimos la segunda y así sucesivamente. Las parejas que van ocupando cada vez la primera posición, dirigen al resto del grupo llevándolo donde ellos quieren; de esta forma se va avanzando y dando vueltas un buen rato. La duración de esta última parte depende del músico. Cuando se bailaba antes duraba un buen rato y resultaba un final muy movido, llegando incluso a arrastrar a los que se encontraban en las inmediaciones [Lehenengo eta hirugarren zatien pauso bera markatzen dute, baina batak bikoteari begira eta besteak aurrera eginez. Erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan egiten da aurrera, eta dantzan ari diren bitartean, bikoteek zubi bat osatzen dute zapiekin. Azken postuan daudenak (dantza egiteari utzi gabe) lehenengo postura pasatzen dira, azken-aurrekoak bigarrenera eta horrela hurrenez hurren. Aldi bakoitzean lehen postuan dauden bikoteek taldea zuzentzen dute, beraiek nahi duten lekura eramanez; horrela, aurrera egiten dute eta bueltak ematen dituzte denbora luzean. Azken zati honen iraupena musikariaren nahierakoa da. Antzinean dantzatzen zenean, denbora luzea irauten zuen eta amaiera oso mugitua izaten zen, inguruan zeudenak arrastaka eramatera ere iristen zelarik (Ídem, 456).
Era berean, ezin dugu ahaztu orain bikoteak ez direla nahitaez neska-mutilez osatzen. Neskek neskekin edo mutilek mutilekin Ttun-ttuna dantza dezakete; beraz, deskribapenetan mutilen edo nesken posizioaz edo egiten duten urratsez hitz egiten denean, egokiagoa litzateke barruko edo kanpoko ilaraz hitz egitea, korroaren erdiguneari dagokionez.
Uztailaren 25ean eta 26an (Aranburu, 2021) eta irailaren 16an (Endone Xipian, herriko patroia) dantzatzen zen. Tradizioa bizirik mantentzen zen garaietan, udaletxearen inguruan dantzatzen zen (Ídem), hori ahalbidetzen duten hiru plaza txikiz inguratuta dagoena. Egun horiek Izabako jai ofizialei dagozkie. Hala ere, beste autore batzuek Ttun-ttuna beste une batzuetan ere dantzatzeko ohitura iradoki tzen dute, iturririk aipatzen ez duen arren:
En tiempos, parece que el baile del ttun-ttun se bailaba todos los domingos y siempre después de la misa, como si de un complemento de la misma se tratase. Sin embargo, los últimos testimonios, es decir, en los últimos años de existencia de esta danza, nos dicen que se bailaba siempre por la tarde; y que en Isaba se bailaba únicamente los días 25 y 26 de julio (fiestas de honor a Santiago) y el 16 de septiembre (festividad de San Ciprián, patrón de Isaba) [Garai batean, badirudi ttun-ttun dantza igandero dantzatzen zela, eta beti meza ondoren, mezaren osagarria balitz bezala. Hala ere, azken testigantzek, hau da, dantza honen existentziaren azken urteetan, esaten digute beti arratsaldez dantzatzen zela; eta Izaban uztailaren 25 eta 26an (Santiagoren omenezko jaiak) eta irailaren 16an (Endone Xipianen eguna, Izabako patroia) soilik dantzatzen zela] (Hualde, 2011, 38)
Ttun-ttuna, Erronkaribarko herri guztietan egiten zen dantza bat da, zenbait urtez dantzatzeari utzi ondoren, bere berreskuratze prozesua XX. mendeko bosgarren hamarkadan hasi zuena. Bere azken dantzariak Izaba, Uztarroze eta Bidankozen (Otermin, 1979, 451) zeuden.
Badirudi Ttun-ttuna berreskuratzeko prozesua II. Errepublikaren garaian hasi zela (1931-1939) (Hualde, 2011, 42).Hualdek ez du horri buruzko informazio gehiago ematen. Agian Bernardo Estornes Lasak, gaztetan euskara ikasi eta Erronkariko Haranaren historia ikasten duenak, tradizio hori berreskuratzen saiatu zen.
1942an Iruñeko Oberena taldeak Izabako Ttun-ttuna eta Uztarrozekoa berreskuratu zituen. Oberenak Uztarrozeko Ttun-ttuna ikasi eta hobetu zuen egunetako batean, Izabako gazteek parte hartu zuten:
Han venido de Isaba muchos mozos y mozas [Izabatik gazte asko etorri dira] (Aramburu, 1942)
Oberenak bi Ttun-ttunak bat balitz bezala aurkeztuko ditu.
1958an erbestetik itzuli zenean, Bernardo Estornes Lasak Izaban arakatuko du eta Izabako Ttun-ttunaren doinua jasoko du. 1970ean datatua, Oterminek argitaratu zuen (1979, 454). Ikerketak aurrera jarraitzen du, hala ere, eta hirurogeiko hamarkadaren amaieran Donostiako Argia taldea Ttun-ttun-ari buruz ikertzen ari da jaialdi batean erabiltzeko. 1956an Gaizka Barandiaranek Uztarrozeko Ttun-ttunari buruzko bere lana argitaratu zuen (Barandiaran, 1956). Agian saikera hauen guztien emaitza gisa uler daiteke Ttun-ttunaren agertzea 1978an Urzainkin ospatu zen Erronkariko Haranaren Egunean. Ondoren, ez da dantzarik egiten. 1979an Marisol Oterminek (1979) ikerketa lan batean bildu zituen Izaba eta Uztarrozeko Ttun-ttunen deskribapenak, argitalpenaren aurreko urtean ikertu zirenak. Berreskuratzeko saiakerak hurrengo hamarkadetan gertatzen dira. Izaba da, izan ere, herririk setatsuena: 80ko hamarkadan berriro berreskuratu zen (Hualde, 2011, 43), baina dantzatzeari utzi zitzaion. Berriz ere, 90eko hamarkadaren amaieran ikusiko dugu, 2005ean Kurruskla Elkartearen eskutik behin betiko berreskuratu zen arte (Hualde, 2011, 34). Ordutik aurrera, elkarrekin dantzatzen dira Izabako eta Uztarrozeko ttun-ttunak.
Une honetan, badirudi berreskuratze-prozesua finkatuta dagoela.
Ez du dantzari kopuru finkorik. Edonork parte har lezake, baina janzkera tradizionalarekin egin behar du Izaban dantzatzeko. Normalean, Kurruskla Kultur Elkarteko dantzariak izaten dira.
Izabako Ttun-ttuna. 2019. Almadiaren Eguna, Burgi. It.: Ion Urbieta-Youtube
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko,...irakurri gehiago
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko, amabitxi izeneko krisketa erabiltzen da, zeinak gorputzaren gibelaldean eusten dio gonari. Gerruntzeak edo justilloak brodatu ederra darama bere loturaren bi aldeetan.
Ttun-ttuna dantzatzeko, mutilek, nagusiki, ezkongabeen jantziak janzten dituzte: zapata beltzak, galtzerdi zuriak, galtzerdi beltza, zaragoil zuriak, gerriko morea, alkandora zuria eta txalekoa. Elastikoa edo oihalezko jaka ez da dantzarako erabiltzen. Txalekoa ez doa uniformatuta: bere aurrealdea beltza edo koloretsua izan daiteke. Txaleko beltza gizon ezkonduen bereizgarria zen.
Elementu horiez gain, lepotik bizkarrera zintzilik, kapelu beltz bat janzten dute. Buruan, garai batean zapi bat zeramaten (zorongoa)
Errokariko janzkerari buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, ikus Otermin (1979, 442-451) eta Hualde (2019).
Ttun-ttuna kantatutako lekukotasunetatik berreskuratzeak bertsioetan nolabaiteko aniztasuna uzten digu. Doinuaren lehen bertsioa, Izaban "izeba Martinarena" bezala ezagutzen dena da. Martina delako hori Bernardo Estornés Lasaren izeba zen. David eta Mª Isabel Anaut Peñak partiturara pasa zuten doinua.
1979an, Marisol Oterminek (Otermin, 1979, 454), Izabako gazteek utzia, une horretan dantzatzeko erabiltzen zuten partitura argitaratu zuen. Partitura 1970ekoa da eta Bernardo Estornés Lasak egina zen. Hau da ordutik erabili den partitura.
Ttun ttunaren zati batzuk kantatuak izateko letra dute. Hau musikarik gabeko testuinguruetan dantzatzeko edo entseatzeko egiten zen, soilik. Doinua Izabako ttun-ttunaren lehen zatiarekin bat dator:
Txun-txun la gaita [Ttun-ttun gaita]
Txun-txun tambor [Ttun-ttun danborra]
Txun-txun la flauta [Ttun-ttun Nikanorren
De Nicanor txirula] (Otermin, 1979, 453)
Ahapaldi hau Aranburuk "XIX. eta XX. mendeen artean"datatzen du (Aranburu, 2021) eta geroagokotzat jotzen dituen ahapaldi gehiago gehitzen ditu:
Ttun-ttun la Juana [Ttun-ttun Juana]
Ttun-ttun la Inés [Ttun-ttun Ines]
Ttun-ttun Genaro [Ttun-ttun Genaro]
Ttun-ttun los tres [Ttun-ttun hirurak]
Ttun-ttun la Juana [Ttun-ttun Juana]
Ttun-ttun la Inés [Ttun-ttun Ines]
Ttun-ttun el cura [Ttun-ttun Nabaskozeko
de Navascués apeza] (Ídem)
Aipatutako testuinguruetan kantatzeko koplak, gaur egun, plazan dantzatzen den bitartean kantatzen dira.
AURKEZPENA
Izabako Ttun-ttuna herriko festen bezperan eta jai txikietan dantzatzen da. Bikotekako biribileko dantza da, eta Erronkariko jantzi tradizionalarekin dantzatzen da. Dantzari bikoteak oinez ateratzen dira udaletxeko arkupeetatik biribilketa baten soinuarekin. Ttun-ttunak bost zati ditu: Lehenengoa eta hirugarrena berdinak dira melodian zein koreografian. Bikoteak korroan jartzen dira eta neska eta mutila elkarren aurrean dantzatzen dira. Koreografia bikote barruko hurbilketa eta urruntzeetan d...irakurri gehiago
Izabako Ttun-ttunaren lehen deskribapen koreografikoa Marisol Otermini (1979) zor diogu. Oterminek urte hartako dantza egiteko modua tokian zuzenean jasotzen du, Estornes Lasak 1970eko data duen musika hartzen duena (Otermin, 1979, 453). Estornesenarekin batera Oterminek José Berrorena ere argitaratzen du, zeinak hainbat ohar koreografikoak eramaten baitu. Berro «Ibaxaren aspaldiko idazkaria» zen.
Bestaldetik ere, Fco. Arrarasen deskribapena daukagu. Bere desk...irakurri gehiago
Ez du dantzari kopuru finkorik. Edonork parte har lezake, baina janzkera tradizionalarekin egin behar du Izaban dantzatzeko. Normalean, Kurruskla Kultur Elkarteko dantzariak izaten dira.
Jantzi tradizionalak
MULTIMEDIA
Gizonek zein emakumeek, Ttun-ttuna dantzatzeko jantzi tradizional erronkariarra janzten dute. Nesken kasuan hautatutako jantzia neska ezkongabearena da: zapata beltzak, media zuriak, blusa zuria, bi gona urdin eta aurrekalde apaindua duen gerruntzea edo justilloa. Gonak, esan bezala, bi dira eta luzeak, zapatak agerian utziz. Gainetik doan gona aurrekaldetik altxatua eramaten da eta horrek barrualdearen beheko alde gorria agerian uzten du. Gona-gainekoa posizio horretan mantentzeko,...irakurri gehiago
Ttun-ttuna kantatutako lekukotasunetatik berreskuratzeak bertsioetan nolabaiteko aniztasuna uzten digu. Doinuaren lehen bertsioa, Izaban "izeba Martinarena" bezala ezagutzen dena da. Martina delako hori Bernardo Estornés Lasaren izeba zen. David eta Mª Isabel Anaut Peñak partiturara pasa zuten doinua.
1979an, Marisol Oterminek (Otermin, 1979, 454), Izabako gazteek utzia, une horretan dantzatzeko erabiltzen zuten partitura argitaratu zuen. Partitura 1970ekoa da eta Bernardo Estornés Lasak egina zen. Hau da ordutik erabili den partitura.
Ttun ttunaren zati batzuk kantatuak izateko letra dute. Hau musikarik gabeko testuinguruetan dantzatzeko edo entseatzeko egiten zen, soilik. Doinua Izabako ttun-ttunaren lehen zatiarekin bat dator:
Txun-txun la gaita [Ttun-ttun gaita]
Txun-txun tambor [Ttun-ttun danborra]
Txun-txun la flauta [Ttun-ttun Nikanorren
De Nicanor txirula] (Otermin, 1979, 453)
Ahapaldi hau Aranburuk "XIX. eta XX. mendeen artean"datatzen du (Aranburu, 2021) eta geroagokotzat jotzen dituen ahapaldi gehiago gehitzen ditu:
Ttun-ttun la Juana [Ttun-ttun Juana]
Ttun-ttun la Inés [Ttun-ttun Ines]
Ttun-ttun Genaro [Ttun-ttun Genaro]
Ttun-ttun los tres [Ttun-ttun hirurak]
Ttun-ttun la Juana [Ttun-ttun Juana]
Ttun-ttun la Inés [Ttun-ttun Ines]
Ttun-ttun el cura [Ttun-ttun Nabaskozeko
de Navascués apeza] (Ídem)
Aipatutako testuinguruetan kantatzeko koplak, gaur egun, plazan dantzatzen den bitartean kantatzen dira.
Aramburu, Maxi (1942): Memoria folklórica. Manuscrito inédito.
Aranburu, Mikel (2021): Ttun-ttun. En Auñamendi Eusko Entziklopedia. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/en/ttun-ttun/ar-132379/
Araolaza, Oier (2011): Erronkariko ttun-ttunaren historia osatzen. Dantzan.eus. Jasota: 2011/06/16....irakurri gehiago
Kurruskla Kultur Elkartearen barruan
Kurruskla Kultur Elkartearen barruan.