Igantziko Dantza Luzearen laugarren dantza da. Neskek zirkulu bat osatuz dantzatzen dute Neska dantza plazaren inguruan, nesken aitzineskuak buruan dutela. Plazari itzulia eman eta gero mutilak sokan sartuko dira berriz.
Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.
San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.
Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.
Herritik San Juan baselizara erromerian jeisten da. Segizioa, berezko jantziarekin jantzita dauden neskak, txistulariengatik jarraitua eta hauen atzetik udaletxea apezarekin batera eta azkenik herriko jendeak osatzen dute. Meza ostean, aurretik herriko gazteek baselizaren zelaiaren ertz batean prestatutako sua pizten da eta neskak suaren ondoan borobilean jartzen dira dantza egiteko prestatuz. Abestutako dantza bukatzen denean, gazta, lukaika, ogia eta ardoa banatzen da eta herriko dantzari gazteenak dantzatzeko ordua izaten da.
Igantziko Neska dantza
Igantziko Dantza Luzearen laugarren dantza da. Neskek zirkulu bat osatuz dantzatzen dute Neska dantza plazaren inguruan, nesken aitzineskuak buruan dutela. Plazari itzulia eman eta gero mutilak sokan sartuko dira berriz.