Artzainen dantzak Gabon gauean eta Eguberri egunean artzainek edo haiek bezala jantzitako pertsonek egiten zituztenak ziren. Nafarroan horien berri baino ez da geratzen. Deikaztelun bakarrik berreskuratu dira Artzainen dantzak, baina musika eta koreografia berriekin.
La Revoltosa Tuterako Foruen Plazako kioskoaren inguruan dantzatzen den dantza da. Dantzatua izatea baino gehiago «lasterkatua» da Tuterako Gaiteroek eta Udal Bandak interpretatzen duten doinua. Melodia erritmo aldakor eta gero eta bizkorragoarekin jotzen da.
Tuterako Jota edo “Viva la Pepa” Jota herriko festetan gauero Foru Enparantzan egiten den dantzaldia bukatzen denean dantzatzen den jota da. Dantza herrikoia izanda, bikoteka edo taldeka dantza daiteke. Jota musika-bandarekin edota gaiteroekin dantza daiteke.
Tuterako Inauterietako polka borobilean eta bikoteka egiten den dantza da. Bere koreografiaren barnean bikotekideak aldatzen dira. Inauterietan, Polka Zipoteroen kalejira (Zipoteroak Tuterako maskarak dira) bukatzen denean egiten da. Inauterietan dantzatzeko asmatu bazen ere, gaur egun bai inauterietan bai herriko festetan ere dantzatzen da.
ARTZAINEN DANTZAK