Nafarroako Erriberako paloteadoak herri antzerkia eta dantza batzen diren adierazpen folklorikoak dira. Paloteado honen kasuan, testuingurua eszenatokitik haratago zabaltzen da, eta Paloteadoaren bezperan bertan egiten diren ospakizunak eta dantzak ere hartzen ditu barnean. Antzerki-emanaldiaz gain, arku, zinta, makila eta abarren dantzak aurki ditzakegu.
Tuterako San Joango Paloteadoaren Jota de palos