Auritzeko Jota

FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Aspaldidanik Fandango edo/eta Jota, porrusaldarekin batera, dantzaldiak bukatzeko erabiliak izan dira. Txakur dantza eta Karrika dantzarekin batera Aurizko Ingurutxoaren azken dantzetako bat da. Aita Donostiak ematen duen deskribapenean ez da Jota aipatzen. Hala ere, bai Aita Donostiak bai Angel Irigaraik, biek ala biek ematen dute joten berri beraien argitalpenetan. Biek «aire de jota» erabiltzen dute bi melodia izendatzeko. Donostiak lehendabizikoari «Inguru-dantza» gehitzen dio, seguruenik biribilean dantzatzen zelako.

Arrarasek Fandango hitza erabiltzen du eta ematen duen partitura aurrean aipatutako «aire de jota» delakoak jasotzen ditu. Koreografia dagokionez zera dio:

Para bailar el Fandango forman las parejas una gran circunferencia, estando su mitad ocupada por las muchachas y el resto por los danzaris. En esta circunferencia se baila con los cuatro movimientos coreográficos de nuestro Antiguo Reino [Fandangoa dantzatzeko, bikoteek zirkunferentzia handia osatzen dute, bere erdia neskek betetzen dute eta gainontzekoa mutilek. Zirkunferentzia honetan gure Erresuma Zaharreko lau mugi...leer más

Pueblos:

Forma parte de este ciclo: 
TIPOLOGÍA

Jota

Hainbat moldaera ezberdinekin Nafarroa osoan zehar zabaldurik dagoen dantza mota soziala da. Neska-mutilek elkarrekin dantzatzen dute, normalean bikoteka, borobilean, edota zenbait kasutan dantzariak bi lerrotan jarririk. Fandango edota baztandarra izenaz ere ezagutzen da., baina normalean dantza bera bezala eduki arren, jota eta fandagoaren artean ezberdintasunik badago: jotak badu bere barnean mantsoago eta bikotea lotuta dantzatzen den zati bat. Erritmo ternario bizia du. Jota dantza soila bezala aurki genezake edo talde koreografiko baten barruan, normalean bere bukaeran eta porrusaldarekin batera. Era berean, beste tipologietan aurkitzen diren dantzei ere ematen die izena; hala nola, Cortesko paloteadoaren jota, makil dantza dena.

Ver otras danzas de este tipo:

Aurizko Ingurutxoa. Jota. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
GALERÍA DE VIDEOS
Aurizko Ingurutxoa. Jota. 2015. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
Aurizko Ingurutxoa. Jota biribilean.. It.: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea