1921ean Aita Donostiak argitaratu zituen Orreagako partiturak eta beraien artean jasotzen den dantza bat (Surtzapi dantza) harreman estua dauka Aurizko Pañolo-dantzarekin. Baina soilik Orreagako dantzak jasotzen ditu.
Urte batzuk geroago (1930) Aurizko semea zen Agustín Irigaraik Aurizko dantzak dantzatzen ziren giroaz eta dantzen hurrenkeraren berri emango digu. Agustín Irigaraik bere gazte garaiko San joango egunaren deskribapena egiten du:
1921ean Aita Donostiak argitaratu zituen Orreagako partiturak eta beraien artean jasotzen den dantza bat (Surtzapi dantza) harreman estua dauka Aurizko Pañolo-dantzarekin. Baina soilik Orreagako dantzak jasotzen ditu.
Urte batzuk geroago (1930) Aurizko semea zen Agustín Irigaraik Aurizko dantzak dantzatzen ziren giroaz eta dantzen hurrenkeraren berri emango digu. Agustín Irigaraik bere gazte garaiko San joango egunaren deskribapena egiten du:
El típico baile de los «pañuelos» solía tener lugar en la plaza por la tarde; pero antes de comenzarlo ejecutaban los mozos cierta parodia, no exenta de su nota cómica [“Zapien" ohiko dantza arratsaldean egiten zen plazan, baina hasi baino lehen, mutilek nolabaiteko parodia egiten zuten, beren ohar komikoa alde batera utzi gabe] (A. Irigaray, 1930, 190).
Dantza hori, Ezkila fraile izena duena, Atlas honen beste toki batean kontsulta daiteke. Irigaraik jarraitzen du dantzaldiaren deskribapenarekin, baina ez du gehiegi zehazten:
Lo que sí es posible que el preámbulo este caricaturesco obedeciera a hacer tiempo para que se reunieran las jóvenes en la plaza; y una vez que el grupo de éstas se nutría lo suficiente para hacer la cuerda, comenzaba el baile… Este baile de «los pañuelos», tan generalizado antaño en todo el país vasco… Omitimos, en gracia a la brevedad, el dar detalles sobre las distintas partes de que se compone el baile, «pañolo-dantza», «andre-dantza», etcétera. Sólo diremos que el baile final de la tarde era la «karrika-dantza», o sea, el mismo baile de «los pañuelos» o ingurutxo correteado por la calle, que terminaba, como todo espectáculo público de la montaña, al toque de oraciones [ Litekeena da, ordea, sarrera hau neska gazte ei plazan elkartzeko denbora ematearen ondorio izatea; eta behin neska horiek soka egiteko adina elkartzen zirenean, dantzaldia hasten zen… «Zapi» dantza hau, garai batean euskal herri osoan oso zabaldua… Labur jokatzearen alde, dantza osatzen duten zatiei buruzko xehetasunik ez dugu emango, hau da, «Zapi-dantza», «Andre-dantza» eta abar, Arratsaldeko azken dantza «karrika-dantza» zela besterik ez dugu esango; kaletik korrika zihoan «Zapien» dantza edo ingurutxo bera zeina, mendiko ikuskizun publiko guztiak bezala, kanpaien otoitz-jotzearekin amaitzen zena] (A. Irigaray, 1930, 190-192).
Irigaraik aditzaren iragana erabiltzen du («egiten zen»). Liburua 1933an argitaratu zen, baina berak aipatzen duen festa 1927ko abuztuan egin zen. Berak antolatu zuen «euskal festa», hain zuzen:
¡Muchos años hacía que se cambiaron las cosas!: ¡ya no había nada de todo aquello con que estaba uno tan encariñado! Pero llegó un momento en que se soñó con una obra de restauración… Se hizo, pues, una fiesta de San Juan al estilo antiguo, sí, pero en otra fecha y con otro pretexto… Esto dió ocasión a pensar en la recopilación de toda la música que interpretaba Joshé Angel Dorremotz [Urte asko ziren gauzak aldatu zirela! Ez zegoen ezer hainbertze maite zenuen hartatik! Baina zaharberritze lan batekin amets egin zeneko unea iritsi zen… Antzinako tankerako San Joan jaia egin zen, bai, baina beste data batean eta beste aitzakia batekin… Honek guztiak Joxe Angel Dorremotzek interpretatzen zuen musika guztia biltzeko aukera eman zuen] (A. Irigaray, 1933, 185).
Garai hartako El Pensamiento Navarro egunkariak jasotzen du ekitaldiaren berri, antolatzailearen arrazoiak, ohituraren egoeraren berri eta dantzen izendatze zehatzago bat:
Veía con pesar de su corazón cómo las tradicionales, sencillas y honestísimas fiestas patronales de San Juan habían caído en desuso treinta años ha, con riesgo inminente de no ser ya más que un episodio histórico… Después de las vísperas se organizará un gran partido de pelota… y a la terminación del mismo dará comienzo el clásico baile del «chun-chun», cuyas características son fases distintas a modo de partes integrantes:
Primera .- Una especie de alarde característico de ingenio… «Ezkila-fraile».
Segunda.- El baile de los «pañuelos» que a su vez tiene también frases bien definidas, que son: «Primera ronda de pañuelos», «Segunda de pañuelo con el orden de parejas invertido» y «baile libre» o, mejor dicho, «baile suelto».
Tercera.- El animado pasacalle denominado «Karrica-dantza», o sea un baile correteado a toda la calle del pueblo con pequeños intervalos de descanso [Bere bihotzaren atsekabez ikusten zuen nola herriko jai tradizional, xume eta zintzo-zintzoak hogeita hamar urtez egin gabe geratu ziren, gertakari historiko bat besterik ez izateko berehalako arriskuarekin… Bezperen ondoren, pilota partidu itzela antolatuko da, eta horren amaieran "txun-txun" dantza klasikoa hasiko da. Dantza honen ezaugarriak fase ezberdinak dira:
Lehenengoa .- «Ezkila-fraile» asmamenaren alarde moduko bat.
Bigarrena.- «Zapien» dantza ere ondo definitutako faseak ditu: «Lehenengo zapi-ingurukoa», «Bigarrena zapi-ingurukoa alderantzikatutako bikote-ordena», eta «dantza librea» edo, hobeki esanda, «Dantza soltea».
Hirugarrena.- «Karrika-dantza» izeneko kalejira alaia, hau da, herriko kalen zehar korrika doan dantza, atsedenaldi txiki batzuekin] (El Pensamiento Navarro, 13/08/1927, 2).
Lekukotasun hauetan garbi geratzen da XX. mendearen hasieran tradizioa ahul zebilela.
Aita Donostiaren Obras completas bilduman Aurizko dantzak {Danzas de Burguete») izeneko atala agertzen zaigu. Bertan Fructuoso Elcano delako batek utzitako Partitura-kaier batean agertzen dira Aurizko festetan egiten ziren dantzak(Donostia, 1994, 2065). Agertzen da ere bai informazioa jasotzeko data: 1944ko abuztua, Luzaide. Agian Joxe Angel Dorremotz ttun-ttuneroak jotzen zituen doinuak dira, 1927an biltzea pentsatu zirenak. Partiturak hurrenkera zehatz batean daude eta ondoan dagoen oharrari segitzen diote, Obras Completasko kolaboratzaileek «ohar» batzuk gehitzen dizkietenei, alegia. Donostiak 1944ko abuztuan ere jasotzen du informazio hau, Faustino Irigaraik bidalita. Bertan festen lehen eguneko dantzaldia nola zegoen antolatua zehazten da:
El Ayuntamiento con el párroco… y demás cortejo iban a casa del Alcalde, donde tomaban unas rosquillas y copas. Al público que quedaba abajo daban pan, queso y vino a voluntad. Mientras tanto bailaban allí mismo algunas Jotas o cosas así…
«Ezkila-Fraile». Inauguración del baile por la tarde en la plaza y en los alrededores…
«Pañolo-dantza». Es una especie de cortejo, llevando el pañuelo. Es de dos filas: una de mujeres y otra de hombres.
Después de hecho el puente, cada uno recogía el pañuelo… y seguía paseando.
Venía después el «Andre-dantza» nº 1. Para comenzar los dos Priores, se saludaban con sus boinas. Bailaban entonces las parejas…
Generalmente el Prior llevaba como pareja a la hija del Alcalde [Udala parrokoarekin... eta gainerako segizioarekin alkatearen etxera joaten ziren, eta bertan erroskillak eta kopak hartzen zituzten. Behean zegoen jendeari ogia, gazta eta ardoa ematen zizkioten, nahieran. Bitartean, han bertan, Jota batzuk edo horrelako gauzak dantzatzen zituzten... «Ezkila-Fraile». Dantzaldiaren inaugurazioa arratsaldean plazan eta inguruetan... «Pañolo-dantza». Segizio moduko bat da, zapia eramaten. Bi lerrokoa da: bata emakumeena eta bestea gizonena. Zubia egin ondoren, bakoitzak zapia hartu eta paseoan jarraitzen zuen. Ondoren, lehenengo «Andre-dantza» zetorren. Hasteko, bi Prioreek elkarri agur egiten zioten beren txapelekin. Bikoteak dantzatzen ziren orduan... Normalean Prioreak alkatearen alaba eramaten zuen bikotekide gisa] (Donostia, 1994, 2066)
Agustín Irigaraik ere aipatzen zuen alkatearen alabaren pribilejio hura: dantzaldia hastearena, han zuzuen:
Terminado el «mutil-dantza» (la víspera) en los mencionados dos sitios tradicionales, retirábase el párroco a su casa, y el alcalde obsequiaba en la suya a músicos y danzantes con otra cuchipanda, a cambio de un homenaje que recibía la hija alcaldesa con las primicias de un baile inaugural (también le correspondía a la misma sacar, al día siguiente, el primer baile de la plaza) [«Mutil-dantza» (bezperan) aipatutako bi leku tradizionaletan amaitu ondoren, erretorea bere etxera erretiratzen zen, eta alkateak beste otamen bat oparitzen zien musikari eta dantzariei berean, alkatearen alabak jasoko zuen omenaldiaren truke; hasierako dantza baten primizia (hurrengo egunean plazako lehen dantza ateratzea ere bazegokion)]. (A. Irigaray, 1930, 182)
1970ean J.A. Urbeltzek eta bere emazteak ikertu zuten Aurizko dantzak, batez ere ingurutxoa. Urbeltzek akuilatuta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Auritz eta Aezkoako dantzak ikertzeari ekin zion. Aita Donostiaren kantutegia arakatu zuten eta bertan aurkitu zituzten gero Obras Completas delakoetan aipatu diren partiturak. Bizirik zegoen Leitzako ingurutxoa oinarri hartuta ekin zioten Aurizko ingurutxoa berreskuratzeari. Hiruzpalau urtez elkarrizketak egin zituzten Auritzen eta Aezkoako herrietan:
Aria herriko Amos eta haren familiakoek, Leitzako Ingurutxoan “puntapioa” egiten zen lekuan “hara-honakoa” egiten zela argitu edo zuzendu zuten;… Garraldako Rota anaiak eta familiak plazan, ikuspegi orokor batetik, zelan dantzatzen zen azaldu zuten, baita Orbarako korta baten ingurutxoan dantzatzen ziren jotak zelan izan behar ziren argitu ere…(Andra Mari, d.g.-b))
Bere ikerketaren emaitza Aurizko Ingurutxoaren berreskurapena izan zen: 1977eko ekainean Sestaon eta Tolosan aurkeztu zuten. Aezkoa aldean 1980ean aurkeztu ziren eta 1991. urtean irakatsi zen Auritzen eta Orbaran, baina ez zen lortu herrian berreskuratzea. Berreskurapenaren nondik norakoak Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearen esteka honetan ikus daitezke.
Patxi Arrarasen oharretatik abiatuta, hil ondoren (1978an) argitaratu zen bere Auritzeko Ingurutxoa (Arraras, 1983, 120). Berak jasotako beste dantzekin gertatzen den moduan, ez du iturririk aipatzen eta Aurizko Ingurutxoari buruz ematen duen azalpena aurreko autoreek deskribatutakotik aldetzen da.
Arrarasek ingurutxo «formala» ematen digu: Soka dantzak mutilak eta neskak plazan edo dantzan sartzeko, Belauntzikoa prioreek dantzatzekoa, Pañuelo dantza, Ingurukoa, Fandango, Txakur dantza edo Porrusalda eta Karrika dantza (Arraras, 1983, 120). Hiru Soka dantza deskribatzen dizkigu Arrarasek: Lehenbizikoa mutilek erabiltzen dute plazan sartzeko; ondoren zubia egiten dute eta segidan neskak sartzen dira bigarren Soka dantzaren soinuarekin; bigarren soka dantza hori bukatzen denean prioreek belauntziko edo zortzikoa dantzatzen dute; jarraian Pañuelo dantza eta zubia (bi aldiz egiten direnak); Inguru dantza eta, bukatzeko, Fandangoa, Txakur dantza (Arin-Arin) eta Karrika dantza.
Azkenik, 2005ean Iruñeko Duguna Euskal Dantzari Taldeak berriz ere berreskuratu zuen Aurizko Ingurutxoa Aurizko frontoian. Dugunak ere J.A. Urbeltzen laguntza jaso zuen eta bere momentuan Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak emandako ikuskizun bertsua eman zuen.
PRESENTACIÓN
1921ean Aita Donostiak argitaratu zituen Orreagako partiturak eta beraien artean jasotzen den dantza bat (Surtzapi dantza) harreman estua dauka Aurizko Pañolo-dantzarekin. Baina soilik Orreagako dantzak jasotzen ditu.
Urte batzuk geroago (1930) Aurizko semea zen Agustín Irigaraik Aurizko dantzak dantzatzen ziren giroaz eta dantzen hurrenkeraren berri emango digu. Agustín Irigaraik bere gazte garaiko San joango egunaren deskribapena egiten du:
...leer más
MULTIMEDIA
Arrarás, Francisco (1983): Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Institución «Príncipe de Viana».
Donostia, J. Antonio (1994): Obras completas. (Tomo IX). Eusko Ikaskuntza.
Irigaray, Agustín (1933): Las típicas fiestas de San Juan. Estampas del Pirineo. Cap. XVI, 177-195 o.
Irigaray, Ángel (1977): Danzas euskarianas que se interpretaban en Auritz (Burguete)...leer más
Dantza talde batzuk bere errepertorioan mantentzen dute: Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Iruñeko Duguna Dantza Taldea, Donostiako Argia Dantza Taldea...