Ezpata dantza bukatuta, azkeneko dantzaria lehendabiziko tokian jartzen da eta dantza hasten du. Dantzarien soka, eskuz hartuta, erlojuaren kontrako norabidean mugitzen da. Lehendabiziko bi dantzariek bost zortzikoak dantzatzen dituzte: bi, agintarien aurrean eta gainontzekoak plazaren lau bazterretan. Lehendabiziko fase hau amaituta, dantzari aurreskua nesken bila joaten da eta mutilen sokan kokatzen ditu, mutilen artean. Dantzari hau mutilen artean bigarren izango da, orain lehena den dantzariaren bikotekidearen atzean. Neskek gerrian daramatzaten zapiak eskutan hartzen dituzte eta aurreko eta atzeko mutilei luzatzen zaizkie soka osatuz. Orain has daiteke alkate dantza berriz ere, aipatutako bost zortzikoak dantzatuz hurrenkera berberean eta toki bertsutan. Partaidetza librea da. Esan genezake esanahi berezia duten dantzariak badaudela dantzarien artean. Egun, ezpata dantzaren azken dantzaria , makilak biltzen dituena, lehendabizikoa jartzen da alkate dantza hasten delarik eta bera izango da, bigarrenarekin batera, zortzikoak dantzatuko dituena. Bera izango da ere bai neskak sokan jarriko dituena, baina orduan mutilen artean bigarren geldituko da eta ordu arteko bigarrena izan...leer más
Ezpata dantza bukatuta, azkeneko dantzaria lehendabiziko tokian jartzen da eta dantza hasten du. Dantzarien soka, eskuz hartuta, erlojuaren kontrako norabidean mugitzen da. Lehendabiziko bi dantzariek bost zortzikoak dantzatzen dituzte: bi, agintarien aurrean eta gainontzekoak plazaren lau bazterretan. Lehendabiziko fase hau amaituta, dantzari aurreskua nesken bila joaten da eta mutilen sokan kokatzen ditu, mutilen artean. Dantzari hau mutilen artean bigarren izango da, orain lehena den dantzariaren bikotekidearen atzean. Neskek gerrian daramatzaten zapiak eskutan hartzen dituzte eta aurreko eta atzeko mutilei luzatzen zaizkie soka osatuz. Orain has daiteke alkate dantza berriz ere, aipatutako bost zortzikoak dantzatuz hurrenkera berberean eta toki bertsutan. Partaidetza librea da. Esan genezake esanahi berezia duten dantzariak badaudela dantzarien artean. Egun, ezpata dantzaren azken dantzaria , makilak biltzen dituena, lehendabizikoa jartzen da alkate dantza hasten delarik eta bera izango da, bigarrenarekin batera, zortzikoak dantzatuko dituena. Bera izango da ere bai neskak sokan jarriko dituena, baina orduan mutilen artean bigarren geldituko da eta ordu arteko bigarrena izango da orain neskarekin zortzikoak dantzatuko dena. Denborarekin gertatu diren aldaketetako bat gazteriaren antolakuntzari dagokio. Antolakuntza hori dantzarien sokan izaten zuen isla. Izan ere, “maiordomoak” (mutilen artean aukeratutako kargua) dantza irekitzen zuen eta bera laguntzen zuen neska “maiordoma” zen. Kargu hori zela eta, haiek ziren plazan dantzan lehenak (hori maiordomo edo danbolinausiak dauden herritan gertatzen da ere bai, alkate dantza ez izan arren). Baina gerta daiteke maiordomoak bigarren dantzariari bere lekua utz diezaion (behin neskak plazan daudelarik) lehendabiziko zortzikoa egin dezan eta bere lekua berreskuratuz gainontzeko zortzikoetan.
Soka bat osatuz lerroan, banaka edo bikoteka, itxi gabeko borobil batean eta erlojuaren aurkako norabidean mugituz egiten den dantza soziala da. Dantzariak zapien bidez edo eskuak elkarri emanda dantzatzen dira.