Apirilaren lehengo asteburuan Ablitasen ospatzen dira “Plegoko jaiak” eta lehen igande horretan Danza del plego dantza berria dantzatzen da Foru Plazan. Dantzak hiru atal ezberdin ditu. Lehendabizikoan mutilak plazan sartzen dira ikuslegoak uzten duen zirkuluaren inguruan dantzatzen. Ondoren eta eskutik helduta, neskak sartzen dira eta aurrerantz jotzen dute mutilen parera heldu arte, beraiekin dantzatuz. Honi sarrera deitzen diote eta honen segida “danza del plego” da. Neskek mutilen pareko ...leer más
Apirilaren lehengo asteburuan Ablitasen ospatzen dira “Plegoko jaiak” eta lehen igande horretan Danza del plego dantza berria dantzatzen da Foru Plazan. Dantzak hiru atal ezberdin ditu. Lehendabizikoan mutilak plazan sartzen dira ikuslegoak uzten duen zirkuluaren inguruan dantzatzen. Ondoren eta eskutik helduta, neskak sartzen dira eta aurrerantz jotzen dute mutilen parera heldu arte, beraiekin dantzatuz. Honi sarrera deitzen diote eta honen segida “danza del plego” da. Neskek mutilen pareko tokia uzten dute eta “kandelen” (piztutako zuziak dira orain) bila joaten dira, mutilak dantzatzen diren bitartean. Orduan hasten da Danza del Plego delakoa: neskak mutilen artean tartekatzen dira eta saiatu behar dira gerritik zintzilik daramaten papera zuziarekin erretzen. Ondoren, denok elkarrekin eta bi biribiletan jota dantzatzen dute. Behin bukatuta, plazatik ateratzen dira sartu diren dantza berarekin.
Pedro Arellanok (1933) deskribatu zuen lehengo aldiz dantza hau baina XX. mendearen lehengo hamarkadetan galdu egin zen. Informazio honekin, 1977an Ortzadar Elkarteak ikertu zuen eta hurrengo urtean, Nafarroako Erriberaldeko folklorea oinarri hartuta, aurkeztu zuen Erribera izeneko ikuskizunean taularatu zuen. Gerora, 1994an Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak Danza del Plego berreskuratzeko ikerketa abiatu zuen. Adineko pertsonen testigantzek esaten zuten ezen oso pertsona zahar bat ikusi zu...leer más
Pedro Arellanok (1933) deskribatu zuen lehengo aldiz dantza hau baina XX. mendearen lehengo hamarkadetan galdu egin zen. Informazio honekin, 1977an Ortzadar Elkarteak ikertu zuen eta hurrengo urtean, Nafarroako Erriberaldeko folklorea oinarri hartuta, aurkeztu zuen Erribera izeneko ikuskizunean taularatu zuen. Gerora, 1994an Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak Danza del Plego berreskuratzeko ikerketa abiatu zuen. Adineko pertsonen testigantzek esaten zuten ezen oso pertsona zahar bat ikusi zutela dantza hori dantzatzen. Ordurako pertsona hori jadanik hilda zegoen: tío Negrala (osaba Negrala). Honek apustua egiten zuen ezetz plegoa erre txikito bat ardoren truke. Denbora hartan ohikoa zen apustuak trabes egitea: makilari joka, zakuak jaso, zamak garraiatzea… Hortik dator bera dela dantza honen sortzailearen sinesmena. Esan bezala, dantza tabernetan egiten zen emakumeen testigantzak zailduz; hala ere, Pedro Arellanok aipatutako artikuluan esate du etxeetan ere egiten zela. (Arellano, 1933, 199)
Ikerketa horren emaitza izan zen kantaren musika eta letra jasotzea, jende asko ezagutzen baitzuen. Horrela, Arellanoren testuan agertzen ez zen koplaren bigarren aldea osatu zen.
Mendianike Dantza Taldeak ikerketa bibliografiko zabala ere abiatu zen, datu gehiagoren xerka, baina ez zuen gehiagorik lortu eta orduantxe dantza berri bat sortzea erabaki zen, beti ere Ablitasko folklorean errotzeko asmoarekin. Orain, dantza mistoa izango litzateke eta Tuterako jotaren egiturari jarraituz, hainbat zati ezberdin izango zituen: sarrera, plego, jota eta irteera.
Plegoaren zatia tabernetan egiten zen bezala mantendu zen, Arellanok zioen antzera. Gainontzeko dantzen sortzaileak Mendianike taldeko orduko dantzariak eta eta Tuterako dantza taldearen entseguak zuzentzen zituzten dantzari ohiak izan ziren: Begoña Clavijo, José Angel Munarriz, Marian Sánchez , Fernando León, Joselico Lamana eta Belén González, hain zuzen.
Musika sortzeko Tuterako Gaitarien laguntza izan zuten Mendianikekoek (Ikus Musika atala). Plazan sartzeko eta ateratzeko balsa Javier Perez de Obanos Tuterako gaitariak eta Mila Bernardo, Tuterako musika eskolako akordeoi irakasleak konposatu zuten. Plegoren kanta musikatzeko Felix Arellanok bere garaian egindako txisturako partitura erabili zen eta jota Lizarrako gaitaria izan zen Julián Romano Ugarterena da.
Musika sortzeko Tuterako Gaitarien laguntza izan zuten Mendianikekoek (Ikus Musika)
Ez dago zenbaki zehatzik. Lehendabizi Mendianike Taldeko partaideek egiten dute, baina ondoren Plego herrikoia deitzen diotena egiten da eta bertan nahi duen guztiek parte hartzen dute.
Otros participantes:
Ez da bikote zenbaki zehatza.
Duración:
15-20 minutu
MULTIMEDIA
Ablitas. Danza del Plego. Sarrera. 2015. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Plego dantza. 2015. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Jota. 2009. Mendianike Dantza Taldea
Ablitas. Danza del Plego. Irteera. 2015. Mendianike Dantza Taldea
Mutilek: panazko praka iluna, atorra zuria edo kolore argikoa, gerriko zabala (kolore askotarikoak) eta sorbaldaren gainean blusa beltza irekia. Oinetan galtzerdi zuriak eta espartin beltzak. Buruan, txapel beltza. Azkenik eta sorbaldan gerrikotik zintzilik, egunkari baten orri bat (plegoa).

Neskek: azpiko gona zuria eta gainetik puntu txuridun gona beltza, ezen belaun gaineraino heltzen dena; atorra txuria eta lepoan koloretako zapi zabala. Hanketan, kotoizko zulo-puntudun galtzerdiak (etxean egiten ziren harizko galtzetak imitatuz) eta espartin beltzak. Adatsa bildua daramate.
Plego dantzatzeko, neskek su emandako zuzi bat jasotzen dute eta horrekin saiatuko dira mutilek daramaten plegoa erretzen.
Plego Dantzaren musikak bere garaian Felix Arellanok (Pedroren anaia) txisturako egin zuen partitura du oinarria. Gainontzeko koreografien musika, Tuterako Gaitariak ziren Fernando León eta Jabier Perez de Obanosi enakargatu zitzaien. Jotarako Julián Romanoren 9. Jota aukeratu zuten. Partitura hauek Ablitasko Udal Bandari pasa zitzaizkion eta Bandan harmonizatu ziren.
PRESENTACIÓN
Apirilaren lehengo asteburuan Ablitasen ospatzen dira “Plegoko jaiak” eta lehen igande horretan Danza del plego dantza berria dantzatzen da Foru Plazan. Dantzak hiru atal ezberdin ditu. Lehendabizikoan mutilak plazan sartzen dira ikuslegoak uzten duen zirkuluaren inguruan dantzatzen. Ondoren eta eskutik helduta, neskak sartzen dira eta aurrerantz jotzen dute mutilen parera heldu arte, beraiekin dantzatuz. Honi sarrera deitzen diote eta honen segida “danza del plego” da. Neskek mutilen pareko ...leer más
Pedro Arellanok (1933) deskribatu zuen lehengo aldiz dantza hau baina XX. mendearen lehengo hamarkadetan galdu egin zen. Informazio honekin, 1977an Ortzadar Elkarteak ikertu zuen eta hurrengo urtean, Nafarroako Erriberaldeko folklorea oinarri hartuta, aurkeztu zuen Erribera izeneko ikuskizunean taularatu zuen. Gerora, 1994an Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak Danza del Plego berreskuratzeko ikerketa abiatu zuen. Adineko pertsonen testigantzek esaten zuten ezen oso pertsona zahar bat ikusi zu...leer más
Ez dago zenbaki zehatzik. Lehendabizi Mendianike Taldeko partaideek egiten dute, baina ondoren Plego herrikoia deitzen diotena egiten da eta bertan nahi duen guztiek parte hartzen dute.
MULTIMEDIA
Mutilek: panazko praka iluna, atorra zuria edo kolore argikoa, gerriko zabala (kolore askotarikoak) eta sorbaldaren gainean blusa beltza irekia. Oinetan galtzerdi zuriak eta espartin beltzak. Buruan, txapel beltza. Azkenik eta sorbaldan gerrikotik zintzilik, egunkari baten orri bat (plegoa).
Neskek:...leer más
Plego Dantzaren musikak bere garaian Felix Arellanok (Pedroren anaia) txisturako egin zuen partitura du oinarria. Gainontzeko koreografien musika, Tuterako Gaitariak ziren Fernando León eta Jabier Perez de Obanosi enakargatu zitzaien. Jotarako Julián Romanoren 9. Jota aukeratu zuten. Partitura hauek Ablitasko Udal Bandari pasa zitzaizkion eta Bandan harmonizatu ziren.
Arellano Sada, Pedro (1933): Folklore de la Merindad de Tudela. En Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, nº 13, pp. 147-218.
Ablitasko Mendianike Dantza Taldearen baitan.
Ana Arellano. Mendianike Dantza Taldea
Dantza Dantza taldearen baitan “in situ” irakasten da. Era berean, ikastaroak antolatzen dira dantza nahi duen orok ikas dezan.
Dantza berreskuratzeko eta birsortzeko hasierako momentuan, Taldearen baliabideak bakarrik baliatu zituzten (Ikus Finanziazioa atala). Gero, Nafarroako Gobernuaren laguntza izan zuten eta sos horrekin jantzien fakturaren zati bat berdindu zuten.
Ablitasko Udalak hasieratik kolaboratu egin du entseguak egiteko tokiak eta jantziteria gordetzeko tokiak emanez. Geroago, Mendianike taldearekin itun ekonomikoa sinatu zuen urtean zehar egin beharreko hainbat emanaldien truke.
Positiboa. Herrian ikusmin handia dago dantza egiten den egunean.
Ziurtatuta. Herriko folklorean errotzea zen helburuetako bat eta lortu egin da, batez ere herri osoa dantzaren berreskurapenean inplikatzen jakin izan dutelako (informazioa jasotzen, finantziazioan parte hartuz, dantzatzeko momentuan kantatuz…). Gainera, dantza besta giro batean kokatu da eta giro hori (Plegoren jaia) herriko egutegi kulturalean ere sustraitu da, hein haundi batean egiten diren ekintzen kulturalengatik.
Ez dago. Mendianikeren helburua Plego dantzaren herritartzea bada ere, honek dantzakeraren kalitatea gutxitzea dakar, batez ere Taldearen disziplinatik kanpoko jendeak dantzatzen duenean. Bestaldetik ere, antolatzaileen arabera komunibideek ematen duten informazioa nahiko estereotipatua da eta, kasu batzuetan okerreko informazioan oinarritua. Hau da tío Negralari buruzko informazioaren kasua: bera dantza honen asmatzailea zela errepikatzen da, baina, agian, dantza bere giroan egiten ...leer más