Ablitasko Plego Dantzaren Jota

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Bi biribil zentrokideetan dantzatzen den jota hau Plego Dantzaren partaideek egiten dute. Bere koreografia Tuterako Jotan dago inspiratua eta musika Julian Romano gaitariaren errepertorioaren 9garren Jota da. Tuterako gaitariak diren Fernando León eta Jabier Perez de Obanosek aukeratu zuten Plego Dantzarako.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Irri Dantzak

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaile eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da. Nafarroa osoan zehar haien lekukotasunak aurkitzen ahal baditugu ere, Nafarroako mendialdean jaso izan dira gehien bat eta, eskualde honen barnean, Baztango Bailaran zehazki. Izan ere, Bailara honetako dantza taldeek eta txistulariek hamarren bat irri dantza matendu dituzte bizirik.

BIDEO GALERIA
Ablitas. 2009. Plego dantza. Jota. Mendianike Dantza Taldea. Iturria: Rulamano
Ablitas. 2009. Plego dantza. Jota. Plego Herrikoia. Iturria: Rulamano