GOIZUETAKO ZAHAGI DANTZA

AURKEZPENA

Goizuetako Zahagi dantza. 2007. Dantzan.eus
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zagi dantza, Zai dantza
Azalpena: 

Inaute asteartean mozorraturiko neska-mutilak etxez etxe ibiltzen dira puska biltzean gero, denak elkarrekin, bazkaltzera joateko. Bazkaldu eta gero Zahagi dantzaren ordua heltzen da. Inauterietako pertsonaiak diren “mozorroak” (neska-mutilak) bi lerrotan jartzen dira bikoteka elkarri begira eta zahagiek dantza egiten duten bitartean (2 zahagi /pertsona), bikoteek makilak elkar jotzen dituzte musikaren erritmoan. Dantzari bukaera emateko zahagiek itzulipurdia ematen duten bitartean, makilak jaisten dira zahagian joaz.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inaute asteartea, 17etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herrian zehar
Ibilbidea: 
Izkiña Taberna-Txino auzoa-Plaza aldea-Idoieta auzoa-Azpezetxea kalea-Kale Nagusia-Izkiña Taberna
Geokokapena: 
AZALPENA

Dantza ihauteri asteartean egiten da. Ihauteriek hiru egun irauten dute: igandea, astelehena eta asteartea. Egun hauetan “Mozorroak” izeneko talde bat ateratzen da dantzara.

Igandeko afariarekin hasi eta astelehenean baserriz-baserri ateratzen dira “puxka biltzera” eta eskean. Baserrietan puxkak bildu eta zerbait jan eta edan ondoren, fandangoa dantzatzen da eskerrak emateko. Egun guztia baserrietan igaro ondoren herrira jaisten dira eta bertan afaria izaten dute....irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Herri adierazpen gehienen antzera, ez daukagu datu askorik dantzaren garapenari buruz. Baina bada zahagia eramaten duen mozorroari buruzko istorio bat, urtea mendian ikatza egiten pasa ondoren herrira itzultzen zen ikazkin baten istorioa da. Honek, ardoz beteriko zahagi bat edukitzen zuen eta hau ustutakoan, herrira jaisten zen betetzera. Herrian, tabernan, mozkortu egiten zen eta bertako neskei musu eman nahi izaten zien. Ikazkinak aurpegia zikinduta edo beltzatuta izaten zuenez neskek ihes ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Dantza honetan, 16 Mozorrok eta 2 zahagik parte hartzen dute.

Bestelako parte hartzaileak: 
Nahiz eta dantzan zuzenean parte ez hartu, taldearen partaideak dira gainontzeko mozorro guztiak, burruntziak eta kornetajoleak...
Iraupena: 
Arratsaldeko dantzaldia: 2 ordu eta erdi. Dantza: 2 minutu

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Goizueta. Zahagi dantza. 1991. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
Goizueta. Zahagi dantza. 1976. It.: TVE «Raíces»
Goizueta. Zahagi dantza. 2014. It.: Dantzan.eus
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mozorroak: Galtza eta alkandora zuriak, gerriko gorria, eskarpinak (espartinak) eta txapela gorria ikurrinak dituen koloreetako zintekin. Mozorroen erdia (ilara batean daudenak), galtzaren gainean azpiko gona zuria puntillekin.

Zahagia: Buzo urdin bat, abarka galtzerdiak eta abarkak, txapela beltza, zahagia eta hau lotzeko gerriko gorria erabiltzen da.

Gainontzeko mozorroen artean kornetak eta burruntziak daramatzat...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
2-4 trikitilari izan ohi dira
Soinu tresnak: 
Trikitixak
Partiturak: 
Garapena: 

Duela urte batzuk Zahagi dantza akordeoiarekin jotzen zen, baina gaur egun akordeoilarien ordez trikitilariek alaitzen dute dantza. Agian, gaur egun herrian akordeoilaririk ez dagoelako izan daiteke, baina berdin berdin jo daiteke bi instrumentuetako edozeinekin.

Melodiaz gain, letra bat ere kantatzen dute goizuetar askok: “ni ez naiz mozorroa izanagatik lau begi, atoz atoz honara, ez zaitez joan ihesi”.