ARRUAZUKO ZORTZIKOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Arruazuko Larrain Dantza
Azalpena: 

Herriko festen bezperan, San Pedro baselizara erromeria eta auzatea egin ondoren, herriko gazteek dantzatzen dute Arruazuko zortzikoa plazan. Zortzikoa 1994an berreskuratu egin zen urte asko galduta egon ondoren. Orain ikus daitekeen Arruazuko zortzikoak Sakanako Zortzikoen eta ingurutxoen ezaugarri batzuk partekatzen ditu. Hiru dantzek osatzen dute zortzikoa: Zortziko edo Alkate dantza dena (soka dantza erakoa), izenik zehatz gabeko beste dantza bat (ingurutxoetako Inguru handiaren eta, batez ere, Lizarrako Larrain dantzaren antza handia duena) zubiekin batera egiten dena eta, bukatzeko, sokan egindako bals bat.

Herria:

NOIZ
Data: 
San Pedrotik hurbilen dagoen ostiralean, iluntzeko 21.30-22.00etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herriko Plazan
Geokokapena: 
AZALPENA

Festen bezperako ekitaldien harira dantzatzen da zortzikoa. Egun horretan, arratsaldeko zazpiretan-edo San Pedroko baselizara igotzen da eta han auzatea egiten da: udalak banatzen du ardoa, gazta, urdaia, txistorra... Auzatea bukatuta herrira jeisten da berriz eta hor, ordu finkorik gabe, baina 21.30-22.00etan gutxi gorabehera, hasten da Zortzikoa dantzatzen. Dantzariak bikoteka jartzen dira lehendabiziko dantza den Alkate dantza egiteko. Dantzari guztiak soka batean jarrita daude zapiez lotu...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Arruazuko zortzikoa 1994an berreskuratzen da. Zortzikoa bere garaian dantzatu zuten Pedro Arratibel eta Jose Mari Ganboarengandik jaso zuten informaziotik abiatuta, berreskuratu zuen dantza Iruña Taldeak. Zortzikoa berreskuratzeko ekimena Arbazuko Euskara Taldearen barruan sortu zen, eta bertan zeuden Patxi Satrustegi "Kuatelekoa", Peio Betelu, Aitor Satrustegi, Gorka Ovejero etabar. Hasiera batean Iruña Taldeak irakatsitakoa dantzatu zen, taldeak aurkeztutakoaren erreplika bat egin...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Libre da

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
ARRUAZUKO ZORTZIKOA. 2014. It.: Guaixe Fundazioa
JANZKERA

Deialdia egiten da baserritarrez jantzita dantzatzeko, baina ez da bete beharreko baldintza. Izan ere, batzuk bere koadrillaren atorrarekin dantzatzen da eta beste batzuk, festetarako erabiltzen duten arroparekin. Festetako jantziaren osagaia zapia da, izan belarretarakoa, gorria,... Zapia zubiak egiteko eta dantza baterako erabiliko da.

MUSIKA