LIZARRAGA-ERGOIENAKO ZORTZIKO DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Lizarragako Zortziko dantza Sakanako zortzikoen esparruan kokatzen da. Hala ere, galdu egin zen eta bere berreskurapenean zortzikoaren eta ingurutxoaren aztarnak aurkitzen ditugu orain egiten diren dantzetan. Ohiko den bezala, Zortziko dantza fandango, porrusalda eta kalejirarekin bukatzen da.

NOIZ
Data: 
San Adriango Festak (ekainaren 16): ekainaren 3. asteburuko larunbatean, 20’00etan g.g.b.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza Nausiye
Geokokapena: 
AZALPENA

Lizarragako Zortziko dantza herriko festetan dantzatzen da. Dantza berria da. Eguna mendian, San Adrian baselizan pasa ondoren, arratsaldeko seiak aldera herrira, alkatearen etxera jeisten dira eta hor Udalak auzatea ematen du (gazta eta ardoa). Bitartean, dantzatu behar direnak arropaz aldatzen dira eta herriko eskolatik ateratzen dira desfilean plazara abiatzeko eta bertan Zortziko dantza dantzatzeko.

Dantza ezberdinez osatua dago Zortzikoa, batzuk soka d...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Lizarragako Zortziko dantza, 1960-70. hamarkadan galdu zen. Berreskurapena 2006an gauzatu zen eta Migel Navarro eta Jone Agirreren eskutik heldu zen. Haiek jaso zituzten Zortziko dantzaren soinuak herriko aitonamonengandik. Etxarri Aranazko gaiteroa izan zen Karasatorreren semearengana jo zuten gero eta horrek aitak jotzen zituen partiturak eman zizkien. Herriko zaharrengandik dantzakera jasotzeko modurik ez zegoen eta Karasatorrek emandako partiturak ikusita, hor Ingurutxo eta zort...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Edonork parte har lezake dantzan

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. Zortzikoa. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. Zortzikoa. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. Zortzikoa. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. Bikotekako Zortzikoa. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Lizarraga-Ergoienako Zortziko dantza. Bikotekako Zortzikoa. 2015. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA

Neskak: baserritarrez

Mutilak: praka urdinak, alkandora zuria, herriko zapia eta txapela. Oinetan espartin zuriak.

MUSIKA
Musikariak: 
Bautista Lasa, Pello Mikelez
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Etxarri Aranazko Txistu Taldea
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Lizarragako Zortziko dantza. Herrikoiak250.68 KB
Garapena: 

Aspaldi, Ihabarko ttunttuneroa. Horren ondoren Etxarri Aranazko Karasatorre gaiteroa eta Lizarrako Elizaga gaiteroak ere. Azken musikaria Etxarri Aranazko soinularia zen Josetxo Itsua izan zen.

Erabiltzen diren melodiak Sakanako gainontzeko herrietan aurki daitezkeenak dira, adibidez, Etxarri Aranazko Dantzakian