ETXARRI ARANAZKO DANTZAKIA

AURKEZPENA

Etxarri Aranazko Dantzakia
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zortzikoa
Azalpena: 

Dantzakia du izena Etxarri Aranatzen egiten den soka dantzak. Dantzariak eskuz lotutako soka ireki batean dantzatzen dira. Dantza hau egun eta toki ezberdinetan egiten da: Andra Mari baselizan San Kirikotan eta Abuztuko Andra Mari egunean, eta San Adriango baselizan santu bereko egunean.

NOIZ
Data: 
Ekainaren 13 eta abuztuaren 15ean, arratsaldez, Andra Mariren baselizan; Ekainaren 16an, arratsaldez, San Adrian baselizan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
San Kiriko baseliza, Andra Mariaren baseliza
Geokokapena: 
AZALPENA

San Kiriko Etxarri Aranazko patroia da eta bere egunean (ekainaren 13), hainbat eginkizun egiten dira. Eguerdian meza eta meza ondoren eta elizaren atetik herriko soroak bedeinkatzen dira, uzta ona lortzeko asmoz. Arratsaldean Andra Mari ermitaren ingurumaritan lagun koadrilak merendatzera elkartzen dira eta otamena bukatuta, Dantzakia egiten da baselizaren aurrean. Festa eta dantza arratsaldez egiten da.

San Kirikotik hurbil, ekainaren 16an, San Adrian ospatzen da,...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantzakia nola edo hala mantendu egin da denboran zehar, nahiz eta XX. mendearen azkeneko hamarkadan kili-kolo mantendu. Une horretan, galtzear zegoela ikusita, udalari bururatu zitzaion kintoei bere mantentzearen ardura eskeintzea. Hauek onartu eta orain bestelako bizitasuna ikusten zaio. 

Dantzakiaren bi deskribapen “historikoak” ditugu. Lehenengoa Daniel Karasatorrek 1983an Rafael Karasatorreren partituretatik transkribatu zituen partituretan agertzen diren ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Herriko kintoek (urtean 18 urte betetzen dutenek) ateratzen dute. Dantza aurrera egin ahala, edonor sar daiteke.

Erlazionaturiko Ondarea: 

San Adriango ermita, Andra Mariren ermita, zilarrezko katiluak edo “barkilloak”, erromeriak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Etxarri Aranazko Dantzakia. It.: Guaixe Fundazioa
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2014. 1. Zortzikoa. It.: Dantzan.eus
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2019. 2. Zortzikoa. It.: Guaixe Fundazioa
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2014. 2. Zortzikoa. It.: Dantzan.eus
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2014. 3. Zortzikoa. It.: Dantzan.eus
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2014. 4. Zortzikoa eta Zubia. It.: Dantzan.eus
Etxarri Aranazko Dantzakia. 2018. Zubia. It.: Guaixe Fundazioa
JANZKERA

Neska-mutilak baserritarrez jantzita joaten dira. Lehendabiziko dantzariak, neskak zein mutilak, txapela jantzi behar du.

Garapena: Arrarasek maiordomoek dantzatzeko erabiltzen zuten janzkeraren deskribapen zehatza ematen du: "llevan cruzadas al pecho dos anchas cintas azules que constituyen emblema de autoridad sobre la juventud de la villa, y sus ayudantes una sola cinta terciada al pecho. [Bi zinta urdin zaba...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Etxarri Aranazko Txistu Taldea
Soinu tresnak: 
Txistuak
Grabaketen egilea: 
Daniel Karasatorre-Etxarri Aranazko Txistu Taldea
Partiturak: 
Garapena: 

Dantzakiaren lehen partiturak R.M. Azkuek jaso zituen Etxarriko gaitari eta txistularia zen Rafael Karasatorrerengadik. Dantzaki izenarekin partitura bakarra dakar eta ohar batekin dator: 

“Es la primera de las seis piezas de que se habla en el número 93. Al final de esta primera hace una cabriola el danzante y los demás dicen: Aide, lagun, aide [93 zenbakian mintzatzen den sei soinuetako lehendabizikoa da. Hau bukatzeko dantzariak kabriola bat egiten du eta gainontzekoek Aide, lagun, aide erraten dute]” (Azkue, 1916: 433-436).

 93. zenbakiko partituraren oharrean dio: 

“De Etxarri-Aranaz (Nabarra). Lo aprendí de Rafael Karasatorre. Esta pieza y los números 89, 90, 91, 92 y 94 forman un conjunto que se interpreta tres veces al año. Lo llaman Dantzaki, especie de aurresku de B. y G. Termina con golpe de tambor [Etxarri Aranazkoa (Nabarra). Rafael Karasatorrerengandik ikasi nuen. Soinu honek eta 89, 90, 91, 92 eta 94k urtean hiru aldiz jotzen den bilduma osatzen dute. Dantzaki deitzen diote, B. eta G.-ko aurreskuaren motatakoa]” (Azkue).

Melodia sorta honetan agertzen diren izenburuak hauek dira: Dantzaki (I), Zortziko (VII), Ingurutxu (III), Fandango (IV), Arin-Arin (II) eta Inguru dantza.

Hurrengo partitura bilduma Karasatorren horren ondorengoa zen Daniel Karasatorrek ere egin zuen. Honek ere idatzi zituen bere garaian jotzen ziren melodiak eta Azkuek jasotakoekin konparatuz, aldaketak egon dira Dantzakiaren osaketan. Melodia batzuk mantendu dira, baina beste batzuk desagertu egin dira. 

Sánchezek dioen moduan, mutilak biltzeko jasotzen duen deia gaitarako “dei luze eta loratua” ematen du (Sánchez, 2020), baina gaur txistuarekin egiten da dantza. Hurrengo melodiak dantzakiarenak dira, zortzikoenak mugimenduak dei batekin hasten dira eta horretarako.