Urdiaingo San Juango kantaita

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Urdiaingo kantaita, San Juango dantza, Goazen Sanjuanera
Azalpena: 

Herritik San Juan baselizara erromerian jeisten da. Segizioa, berezko jantziarekin jantzita dauden neskak, txistulariengatik jarraitua eta hauen atzetik udaletxea apezarekin batera eta azkenik herriko jendeak osatzen dute. Meza ostean, aurretik herriko gazteek baselizaren zelaiaren ertz batean prestatutako sua pizten da eta neskak suaren ondoan borobilean jartzen dira dantza egiteko prestatuz. Abestutako dantza bukatzen denean, gazta, lukaika, ogia eta ardoa banatzen da eta herriko dantzari gazteenak dantzatzeko ordua izaten da. San Juan sua gutxitzen denean gazteenak suaren gainetik salto egitera jolasten dute.

Herria:

NOIZ
Data: 
Ekainak 23 (San Juan bezpera)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
San Juan baselizaren zelaian.
Ibilbidea: 
Arratsaldeko 19:00etan herriko elizan jendea biltzen da eta San Juan baselizaruntz erromeria hasten da, ibilbide guztian zehar jendea erromeri honetara gehituz doa.
Geokokapena: 
AZALPENA

Behin neskak borobilean daudela, eskutik hartzen dira (eskuineko eskuak beste neskaren ezkerreko eskua hartzen du eta ezkerreko eskuak bere ezkerretara dagoen neskaren eskuineko eskua hartzen du). Elkarketa hau mantenduz, eskuak begien altuerara igotzen dira eta dantza besoen mugimendu penduludun batez osatua da. Abestia, hiru zati ezberdinetan bana daiteke eta beso eta eskuen mugimenduez lagundua da, hauek begietaraino igo eta abestiaren erritmoa jarraituz eskuak galdakaraino jeisten dira. A...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Beste adierazpen batzuek bezala, dantza hau Gerrate Zibilean egitez utzi zen. Ondoren, hirurogeiko hamarkada hasieran, Resurrección Mª de Azkuek, Mª Martina Goikoetxea herritarrarengatik 11 bertso bildu zituen eta bere euskal abesti herrikoietan txertatu zituen. 1966an Jose Mª Satrustegik Lucia Zufiaurrerengatik 28 bertsotako bertsio osatuago bat, bildu zuen eta bost urte beranduago argitaratu zituen P.Ondarra eta Francisco Ar...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
San Juan
Parte hartzaileak-dantzariak: 

Gaur egun, 14-19 urte bitarteko herriko neska gazteak dira. Ez dago dantzatzeko kopuru zehatzik ezta adin zehatzik ere. Beti sei neska baino gutxiago ez izaten saiatzen da, parte hartzea librea da eta nahi duenak dantzatu dezake.

Erlazionaturiko Ondarea: 

Urdiaingo San Juan Baseliza, jantziak, ardoa banatzen den zilarrezko katiluak.

Iraupena: 
Gutxi gora behera 10 minutu.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
240-URDIAIN-Kantaita-NeskenJanzteaEntsegua.mp4
ARGAZKI GALERIA
Neskak eta herriko jendea erromerian
Neskak eta herriko jendea erromerian
Neskak San Juango zelaitxoan kantatzen
Neskak San Juango zelaitxoan kantatzen
JANZKERA

Jantzia herriko jantzi tradizionala da. Herriko goiko ganbara batean aurkitu zen eta Jose Mª Satrustegik dantza honetarako berreskuratu zuen. Ertz berde bat duten urdin ilun koloreko bi gona tolesdunak osatzen dute jantziaren beheko aldea. Gaineko gona, bizkarra eta sorbaldak estaliz, buru gainean jartzen da ertz berdea agerian geratzen delarik. Artaburu bat zapi batean jarrita, buruan kokatzen da eta gona buru gainetik jartzerakoan, orratz batzuen laguntzarekin artaburuan lotzen da. Nesken e...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
A kapella kantatzen den abestia da, beraz ez du musikoan beharrik.
Soinu tresnak: 
Ez dira behar.
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon San Juango Kantaita (Partitura).pdf259.09 KB
Garapena: 

Bere berreskurapenetik berdin jarraitzen du.