CINTRUENIGOKO BAILE DE LA SANJUANERA

AURKEZPENA

Cintruénigo. Baile de la Sanjuanera. 2013. Iturria: La Sanjuanera
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sanjuanera dantza porrusalda pausoak tartekatzen dituen eta jota batekin amaitzen den bals bat da, San Joan bezperan (ekainak 23) dantzatzen dena.

Herria:

NOIZ
Data: 
Ekainaren 23; 21.30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza Los Paseos
Ibilbidea: 
Plaza del los Fuerostik Los Paseoseraino
Geokokapena: 
AZALPENA

«Sanjuanera» San Joan bezperako ospakizunaren testuinguruan dantzatzen da, ekainean, "Txapalangarra" edo "Chapalangarra" izeneko txorimaloa erre ondoren. Hilaren 23ko eguerdiko 12etan, txorimalo hori eskegi eta irauli egiten da Foru Plazan. Arratseko bederatzietan, aldiz, bere tokitik jeitsi eta Los Paseos plazara eramaten dute. Ondoren, Sanjuanera dantzatzen da. Los Paseosetan, Cintruenigoko Gaiteroen Elkarteko gaiteroek Sanjuanera interpretatzen dute, nahi duenak dantzatu dezakeen...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Garai batean, eguerdiko 12etan, txorimalo batzuk zintzilikatzen ziren etxeetako balkoietan, txapangarrak izenekoak, eta, ilunabarrean, irauli egiten ziren. Ondoren, balkoietatik jaitsi egiten zituzten, kaleetan arrastaka eramateko. Honela, herriaren kanpoaldera eramaten zituen, non «alargunek» suntsitu eta sutan erretzen zituzten. Txapalangarrak erre ondoren Sanjuanera dantzatzen zen, dantzatu eta abestu egiten zen dantza. Suaren, dantzaldiaren eta afariaren ondoren, erromerian joat...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Nahi duena

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
San Juan bezpera. Cintruénigo. 2106. Baile de la Sanjuanera. Televisión cirbonera
Cintruénigo. 2106. Baile de la Sanjuanera. Televisión cirbonera
Cintruénigo. 2106. Baile de la Sanjuanera. Televisión cirbonera
JANZKERA

Janzkera XIX. mendearen amaierako zirboneroena da. Javier Murillok berreskuratu zuen. Hala ere, parte-hartzea librea denez, edozein eguneko janzkera erabiltzen da. Sanjuanerako Lagunen Elkarteko kideak bakarrik janzten dira XIX. mendeko estiloan.

MUSIKA
Musikariak: 
Musika banda, Gaiteroak
Soinu tresnak: 
Musika bandarenak, Gaitak eta atabala
Grabaketen egilea: 
Banda Municipal de Cintruénigo
Partiturak: 
Garapena: 

«Sanjuanera» jota anonimoa da, «130 urtetik gorako antzinatasuna du» (AASC, 2019) eta ahoz mantendu da, partiturarik gabe. "Bals batek, Nafarroako jota batek, Arin Arin euskaldunak eta Aragoiko jotikak" osatzen dute (AASC, 2019). 2012an, Ricardo Ofizialdegi eta Cesar Jimenori, Artaxoako Gaitero eta Artaxoako bandako kideei bandarako eta gaitarako partitura bat enkargatu zitzaien. Urte horretan jo zuten, lehen aldiz, banda eta gaitarekin. Hala ere, gaitarako lehen partiturak Tuterako Gaiteroenak dira. Gaur egun, banda eta gaitak txandakatzen dira.

Antzina, udal bandak girotzen zuen Sanjoango sua. Urtean zehar egin ohi zituen jarduketako bat zen. Gaiteroak hasi ziren jotzen Bandako musikariak beste herri batzuetara jotzera joaten zirelako. Bertako gaitarien lehen taldea 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen.