ERRATZUKO SAGAR DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sagar dantza inauterietan egiten den dantza da. Sagar dantza lau dantzarik dantzatzen dute herriko hainbat tokitan Gizakunde egunean (inauteri astearte aurreko 17 egun lehenago). Sagar dantza izenak dantzariek eskuetan daramaten sagarretatik datorkio. Izan ere eskuetan sagar bana daramate dantzatzen diren bitartean.

NOIZ
Data: 
Gizakunde (Inaute aurreko hirugarren asteko larunbatean)
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Herrian zehar
Geokokapena: 
AZALPENA

Sagar dantza Iau dantzarik egiten duten dantza bat, baina inauteriaren desfilea egiten denean Arizkungo eta Erratzuko sagar dantzariak batera egiten dute eta, beraz, orduan zortzi dira. Gizakunde egunean egiten da Arizkun eta Erratzun elkarrekin ospatzen duten bestaren harira. Besta ez da berez Gizakunde egunean egiten, baizik eta hurrengo larunbatean. Egun horretan bazkaria egiten da Arizkunen ala Erratzun (segun eta non egiten den bazkaria hor hasten dira ekitaldiak; tradizioa ez ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Sagar dantza 1962 arte egon zen indarrean, eta inauterietako igande eta astelehenean dantzatzen zen. Asteartean, Dama egunean, auzoetan eta herrian zehar puska biltzea egiten zenez, ez zen egiten. Egun horretan, gazteak bazihoazen “con atuendos sobre todo femeninos en los que predomina el color blanco a modo de ritual y se ataviaban con enaguas [batez ere emakumezko jantziekin zeinetan kolore zuria zen nagusi, errito gisa eta gonazpikoekin janzten ziren]"jantzi batez ere femeninoak ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Lau sagar dantzariak (normalean zortzi izaten dira Arizkungoekin batera dantzatzen dutelakoz)

Bestelako parte hartzaileak: 
Sagar dantza inauterien giroan egiten da eta, beraz, mozorroek laguntzen dituzte sagar dantzariak: Damak, zanbonbak...

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
ERRATZUKO SAGAR DANTZA-2014.mp4
JANZKERA

Arizkungo sagar dantzarien antzera janzten dira. Atorra eta praka zuriz, gerrian gerriko gorria eta lepoan zapi koloredun handi bat. Bularraldea zeharkatuz kolore urdin edo gorridun banda bat eta buruan, koloretako zintekin apaindutako txano konikoa. Oinetakoak eguraldiaren araberakoak: zapatila zuriak, kirolezkoak, botak...

MUSIKA
Musikariak: 
Baztango xulubitariak
Soinu tresnak: 
Txistua, ttun-ttuna, atabala
Garapena: 

1924 eta 1962 urteen artean Joxe Telletxea (txistua) Tobias Jaurenaren laguntzarekin (atabala) jo zuen Sagar dantza. Larraldek dio balitekeela Telletxeak Erratzuko txistularia zen Juan Felix Urrutiarengandik ikastea. Telletxearen erretretak Sagar dantzaren amaiera ekarri zuen. Ondoren, Maurizio Elizalde aritu zen besta eta inauterien txistulari gisa 1940 eta 1948 artean eta bera izan zen Arizkungo Sagar dantza Erratzuko gazteei irakatsi ziena 1963an. Bizpahiru urtetan dantzatu zen.