ARIZKUNGO SAGAR DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Sagar dantza inauterietan egiten den dantza da. Sagar dantza lau dantzarik dantzatzen dute herriko hainbat tokitan, herriko gazteek hamarretakoa egin eta gero. Hasi Herriko Etxean hasten da eta Herriko Plazan bukatzen da. Sagar dantza izenak dantzariek eskuetan daramaten sagarretatik datorkio. Izan ere eskuetan sagar bana daramate dantzatzen diren bitartean.

NOIZ
Data: 
Inauteri asteartean
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Arizkun, herrian zehar
Ibilbidea: 
Herriko Etxea, Gamioxaharrea, Iribarnea-Arotzenea, Dolatxea, Iturriondoa o Iriondoa, Iriartea, Iturrialdea Jauregia, Sasternea, Plaza.
Geokokapena: 
AZALPENA

Sagar dantza Iau dantzarik egiten duten dantza bat. Inauteri-asteartean herriko gazteek hamarretakoa egin eta gero egiten da. Antzinean mutilek soilik egiten zuten dantza, baina egun eta 2004tik neskek ere parte hartzen dute dantzan. Dantzariek ilara batean jarrita egiten dute dantza eskuetan sagar bana daramatelarik. Dantzariekin batera bi botillero joaten dira, sagarrak eta edaria saski batean eramaten dituztela.

Dantza inauterien asteartearen goizean egiten da et...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Arizkungo Sagar dantza izan da etenik gabe Baztanen mantendu den bakarra. Baztango Sagar dantzak, gainerako folklorea bezala, oso ahul heltzen da hogeigarren mendera. Azken karlistadak (1872-1876) sortu zituen baldintza sozioekonomikoak eta etorri ziren beste eredu edo moda koreografikoek (jota, polka, balsa, etab) zein instrumentalek (soinu handiko musika tresnak zein musika taldeak) bat egiten dute denboran eta usadio zaharrak bazterrean geratzen dira. Txistua eta dantza tradizion...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Lau sagar dantzariak, bi botilleroak

Bestelako parte hartzaileak: 
Sagar dantza inauterien giroan egiten da eta, beraz, mozorroek lagun ditzakete sagar dantzariak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Arizkun. Sagar dantza, 2017. Dantzan.eus
ARIZKUNGO SAGAR DANTZA-2008.mp4
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Atorra eta praka zuriz, gerrian gerriko gorria eta lepoan zapi koloredun handi bat. Bularraldea zeharkatuz kolore urdin edo gorridun banda bat eta buruan, koloretako zintekin apaindutako txano konikoa. Oinetakoak eguraldiaren araberakoak: zapatila zuriak, kirolezkoak, botak...

MUSIKA
Musikariak: 
Jo ala Jo Elkarteko txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistu taldea eta danborra
Garapena: 

Arizkungo Sagar dantza jo izan dezaketen txistularien segida Patxi Larraldek (2017) ematen digu: XIX mendearen azken laurdena eta 1906 arte Juan León Ustariz aritu zen txistuan Juan Pablo Gamietea lagun zuela danborrarekin; honen ondoren eta urte batzuetan Cipriano Iribarren Xamar aritu zen eta bere ondoren Juan Miguel Jaurena Pixu (txistua) eta Tomas Jaurena (danborra), azken hauek 1912 eta 1924 urteen artean; Pixuren ondoren Antonio Elizalde 1925tik 1948-49 arte; hurrengo hamasei urteetan Maurizio Elizalde (txistua) eta Felix Iriarte (danborra) izan ziren tradizioa aurrera eraman zutena; hiru urtez dantzatu gabe izan ondoren, Jabier Larraldek hartuko du tradizioarekin segitzeko ardura, bai koreografiari dagokionez, bai musikari dagokionez. Jabier Larralde izango du bere seme Patxiren laguntza aurreko menderaren bederatzigarren hamarkadaren erditik. 2012. urtean Arizkungo txistulari ofizialak dira Sagar dantza jotzearen arduradunak: Xabier Durruti, Julian Elizalde eta Patxi Larralde (Larralde, 2017, 31).

Partiturei dagokienez Larraldek egin duen lan zabal eta bikaina (Larralde, 2017) eskertzekoa da, 1943tik orain arte agertu diren partiturak alderatu eta haien kritika etnomusikala egin duelako. Lehendabiziko partitura Maurizio Elizalderi zor diogu eta 1943. urtean egin zuen eskuz. Maurizio Elizalderen bertsioa jaso eta zuzendu egin zuen Aita Donostiak urte berean. Euskal Dantzarien Biltzarraren aldizkaria den Dantzariak argitaratzen du hurrengo partitura, 1979an. Larraldek dioenez, Jabier Larraldek igorri zuen (Larralde, 2017, 32) eta Maurizioren partitura bertsua da, baina Sol maiorrean transkribatua. Hurrengo urteetako partituren aniztasuna Maurizio Elizalderen interpretazio-aldarkortasun nabarmenari egozten dio. Azkenik, kritika gogorra egiten dio Patxi Arraras folklorista iruindarrari. Larraldek dio musikalki Arrarasek Aita Donostiaren lanetik edaten duela eta koreografiari dagokionez Mª Elena de Arizmendirengandik (Larralde, 2017, 33)