ABLITASKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Dance, Paloteao
Azalpena: 

Paloteadoa (edo Makil dantza) herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran galdutako paloteadoa 1996an birsortzen dute Ablitasen, bide batez Arrosarioko Ama Birjinaren omenezko bestak berreskuratuz. Dantzariek Birjinarekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldean antzezpenean zehar tartekatuz arku dantza, makil dantza, zinta dantza eta giza dorrea, besteak beste, dantzatzen dituzte.

Herria:

NOIZ
Data: 
Urriaren lehengo larunbata, 19'30h; Urriaren lehen igandeko goiza
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Foruen Plaza
Ibilbidea: 
Kale nagusia- Foruen Plaza- Eliza kalea- Eliza- Foru Plaza.
Geokokapena: 
AZALPENA

Paloteadoa, berez, urriaren lehen larunbatean egiten da baina makil dantzariek bi egun pasatzen dituzte kalean: arratsalde hortan eta hurrengo eguneko goiza, orduan egiten den prozesioan.

Larunbateko arratsaldean, 19’30-20’00h aldera, makil dantzariak herriko Kale Nagusitik desfilatzen dira elizaraino. Aurrean neska makil dantzariak joaten dira Pasacalles de mujeres (Emakumeen Kalejira) dantzatzen, haien eskuetan zinta zuri-urdinez apainduriko arkuak daramatelarik. Haien atze...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Ablitasko Paloteadoa XIX. mendearen erdialdean galdu egin zen eta 1996. urtean Ablitasko Mendianike Dantza Taldeak berreskuratu zuen. Bere barne antolaketa eta koreografiei buruzko informaziorik ez zegoenez, Paloteado berri bat egite izan zen aukera bakarra. Horretarako ereduak Nafarroako Erriberan egiten ziren beste makil dantzak izan ziren.

Herriko festa nagusiak urrian egiten ziren 1936ko gerra aurretik, baina gero irailera pasatu ziren mahats-biltzearekin bat egiten zutel...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
Arrosarioko Ama Birjina
Parte hartzaileak-dantzariak: 

8 neska-mutil makil dantzari eta zortzi neska Paseo de Arcoserako.

Bestelako parte hartzaileak: 
Mayoral (Artzain-burua), Rabadán (Artzaina), Ángel (Aingerua) eta Diablo (Deabrua)
Erlazionaturiko Ondarea: 

Arrosarioko Ama Birjinaren irudia

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ablitasko Paloteadoa. 2016.Iturria: Manuel Ruiz Lavilla
ARGAZKI GALERIA
MUSIKA
Musikariak: 
Gaiteros de Tudela-Tuterako Gaiteroak
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabala.
Grabaketen egilea: 
Gaiteros de Tudela
Garapena: 

Ablitasko paloteadoaren inguruko albisteak oso urriak ziren, bakarrik dantzatu egin zela jakiten zen. Horregatik berreskurapena birsortze oso bat izan zen. Ablitasko Paloteadoaren dantzen melodiak Tuterako Gaiteroak taldeko Javier Perez de Obanosek sortu zituen.