CABANILLASKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. 1902an galdutako paloteadoa 2014an birsortzen dute Cabanillasen. Cabanillasko Paloteadoak, antzespenaz gain dantzak biltzen ditu: arku dantza, makil dantza, kortesiak, zinta dantza eta giza dorrea.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 16, 20'00etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Plaza del Ayuntamiento
Ibilbidea: 
Jerusalemgo San Joango elizatik Udaletxe Plazaraino
Geokokapena: 
AZALPENA

Herriko jaien testuinguruan, jaietako lehen egunean, arratsaldez, Paloteadoa antzezten da. Dantzariak gaita jotzaileekin batera joaten dira Jerusalemgo San Joan elizara. Santuaren irudia hartzen dute eta eskenatokiraino eramaten dute, Udaletxeko plazan prestatua dagoena. Ibilbidean zehar kalejira edo paseoa dantzatzen dute. Plazan, santua agertokian dela, Mayoralak eta Rabadanak antzezpena hasten dute. Bi pertsonaia hauen agerpenen artean hurrengo dantzak egiten dira (hurrenkera honetan):

...irakurri gehiago
Azalpen historikoa: 

Nafarroako Erriberako gainerako Paloteadoekin gertatu den bezala (Corteskoa izan ezik), Cabanillasko Paloteadoari 1902an utzi zioten antzezten (Laborda, 2017, 99). Fco. Javier Sierrak Cabanillasko Udalaren dokumentu batean jarri du lehen albistea:

400 reales pagados a Ramón Gómez por su trabajo como gaitero en la festividad de San Roque [San Roke egunean gaitari gisa egindako lanagatik Ramón Gómezi ordaindutako 400 erreal] (Sierra, 1992, 20)

...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
San Roke
Parte hartzaileak-dantzariak: 

22 makil dantzari

Bestelako parte hartzaileak: 
Mayorala (Artzainburua) eta Rabadana (Artzaina)

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Cabanillasko Paloteadoa. It.: Roberto Apastegui Mangado
JANZKERA

Makil dantzaria: Mahuka luzeko alkandora zuria. Txaleko beltza eta belaunen azpira iristen den galtza beltza. Txalekoak ertz urrekara eta apaingarriak diren urre-koloreko lau botoi (bi alde bakoitzean) ditu. Praka beltzen gainetik, txalekoaren ertz urrekara bera duten faldellin edo gonatxo berdeak janzten dituzte. Gonatxoa eusteko gerriko hori urrekara. Praken azpitik, zariguela zuriak, doi-doi agertzen direnak. Zangoa estaliz,...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Gaita banda
Soinu tresnak: 
Gaitak eta atabala