Zortzikoak

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Ziklo honen parte da: 
Aresoko Ingurutxoa. It.: Erran.eus

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik.

Gaur egun Dantza luze izenarekin dira ezagunak Arantzako dantzak eta herriko bestetan (abuztuaren 15ean) dantzatzen dira. Aitzinean Inauteri garaian eta Sanjuanetan ere egiten ziren. Ziklo bat osatzen dute eta barnean bi mutil dantza, soka dantza bat, neska dantza eta zubi dantza ditu. Horri neskak sartzeko erabiltzen den errituala eta musikak gehitu behar zaizkio.

Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Altsasun egiten den zortziko, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Altsasuko Zortzikoa jai egun berezietan egiten den dantza mistoa da.

Jadanik ez da dantzatzen. Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bera izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Alkotzen soka dantza, zortzikoa, pañolo dantza eta ingurukoak osatzen dute.

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Urdiain eta Altsasu artean dagoen San Pedroko baseliza

Giza Dantza zirkulu ireki batean dantzatzen den dantza bat da, jai giro batean dantzatzen da, San Pedro baselizako zelaian ospatzen da, herriko festetan nola herriko plazan dantzatzen da kintoen festa egunean. Dantza misto bat da eta ezberdindutako hiru partez osatua da, Zortziko, Jota eta Porrusalda, aipatutako ordenean dantzatzen delarik.

Orriak