Zagi dantzak

FICHA EN CONSTRUCCIÓN

FITXA ERAIKITZE LANETAN

Done Eztebe (VIII-3) eguneko goizean, meza nagusiaren ondoren, Berako gazteek eta haurrek makil dantzak eta zahagi dantza egiten dituzte Herriko Etxeko Plazan. Makil dantzak dantza sorta bat dira eta bere barnean bederatzi dantza ezberdin biltzen dira, gehi sarrera eta irteerakoa eta zahagi dantza. Dantzariak hamabinako taldeetan dantzatzen dira eta bakoitzak bi makil daramatza.

Hauek dira dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Zahagi Dantza

Goizuetako Zahagi Dantza. 2009. Inauteriak. Dantzan.com

Dantza honi dantzari batek daraman zahagitik datorkio izena . Dantzari honek zahatoa edo zahagia sorbaldan daramala, beste dantzarien artean dantzatzen du. Dantza bukatzen duelarik, gainerako dantzariek kolpatu egiten dute zahagia daramaten makilarekin. Horregatik batzuetan makil dantzen artean sailkatu da. Bertze izenekin edota ortografiekin ere ezaguna da: Zagi Dantza, Zaragi dantza