Ezpata dantza

Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Fagina Bals. Dantzan.eus

Urtero, San Lorentzo egunean (abuztuaren 10ean) eta Bestaberri egunean (ekainean), izen bereko Anaiarteak dantzaldiak egiten ditu eta prozesioetan parte hartu. Data hauetaz landa bertze data berezietan ere atera daitezke: inauteriak, San Zernin egunean… Bertan mota askotako dantzak egiten dituzte kofradeek: makil dantzak, ezpata dantzak, brokel dantzak etab.

Dantzan.eus

Igantziko Ezpata dantzaren parte sar daitezke dantza hauek. Karrika buelta da Igantzin Kalejira edo Karrika dantzari ematen zaion izena. Igantziko Karrika bueltako dantzak San Migel eguneko goizean dantzatzen dira. Goizean goiz herrian zehar ibiltzen dira Herriko Etxearen inguruetatik atereaz eta bertara itzuliz. Dantzariak bi taldeetan banatuta daude eta koreografia ezberdinak egiten dituzte.

Moros y Cristianos. cortes, 1944. It.: Dantzariak, 17, 21.o.

Desagertutako adierazpen folklorikoa. Mairuak eta kristauen Paloteadoan edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen. 

Orriak