San Pedroko kanpan eta herriko plazan (eguraldiak laguntzen baldin badu, bestela herriko frontoian).
Recorrido:
Ez
Geolocalización:
Ortofoto:
Jaietako egun nagusia, San Pedro eguna, ekainaren 29aren ondorengo igandea izaten da. Egun honetan festa, Altsasu eta Urdiaingo mugan dagoen San Pedro baselizako zelaietan ospatzen da. Meza eta gero 12:30etan udaletxeak otamena (ardoa eta gazta) banatzen du eta zelaietan bazkaltzera geldituko diren guztientzako ardoa jartzen du. Udaletxeak, bazkari ofiziala egiten du eta inguruko herriko alkateak gonbidatzen ditu. 17:00etan mahaietatik puro banaketa egiten da eta ondoren suziria botatzen da g...leer más
Jaietako egun nagusia, San Pedro eguna, ekainaren 29aren ondorengo igandea izaten da. Egun honetan festa, Altsasu eta Urdiaingo mugan dagoen San Pedro baselizako zelaietan ospatzen da. Meza eta gero 12:30etan udaletxeak otamena (ardoa eta gazta) banatzen du eta zelaietan bazkaltzera geldituko diren guztientzako ardoa jartzen du. Udaletxeak, bazkari ofiziala egiten du eta inguruko herriko alkateak gonbidatzen ditu. 17:00etan mahaietatik puro banaketa egiten da eta ondoren suziria botatzen da giza dantzarako deia eginez. Jendea biltzen den bitartean, txistulariek beren doinuekin momentua alaitzen dute. Alkateak lehen dantza ofiziala egiten du eta ondoren nahi duten guztiek dantzatzen dute. Kintoen festa Santa Ageda egunetik (otsailak 5) gertuen asteburuan ospatzen da. 17 eta 19 urte bitarteko gazteen festa da. Larunbatean herriko baserrietatik doaz puxka bilketan eta bertan eskatzen duten baserri bakoitzean zortziko bat dantzatzen da jasotakoaren truke. Igandean, berriz, meza ondoren, 12:30etan herriko plazan kintoek dantzatzen dute. Dauden mutil kinto kopuruaren arabera dantzatzen da. Dantza ondoren bildotsa zozketatzen da eta jarraian herri buelta egiten dute etxez-etxe dirua jasoz, diru horrekin Kintoetako festa ordaintzen dute.
Giza Dantza hiru dantzek osatzen dute, baina Urdiainen dantza bakar bat bezala ikusia dago: Giza Dantza edo zortziko Jota Porrusalda
Gutxi gora behera berdin mantendu da. Arautu gabeko dantza batek izan ditzakeen aldaketa txikiak jasan izanen ditu. Dantzariaren arabera, batzuk ezkerreko hanka goratzen dute eta beste batzuk eskuineko hanka.
Azken boladan, dantzaren eraketa mistoa izaten ari da.
Participantes-dantzaris:
San Pedro baselizako zelaietan: Nahi diren mutil bikote guztiak, baina gutxienez 4 bikote egon behar dira. Giza dantzako azken zatian, jotan eta porrusaldan neskek eta mutilek dantzatzen dute eta bertan nahi duten neska guztiek parte hartu dezakete. Kintoen egunean: festa ospatzen duten gazteak.
Patrimonio relacionado:
San Pedro baseliza, bertan 717. urtean Garcia Ximenez Nafarroako errege izendatu zutenaren idatzia dago. Ardoa edateko zilarrezko kikarak.
Duración:
12 min gutxi gora behera
MULTIMEDIA
zortziko urdiain.mp4
Jota
Arin Arin
San Pedroko zelaietan kalez jantzita dantzatzen da eta Kintoen egunean baserritarrez jantzita dantzatzen da:
Mutilak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak eta txuriak. Galtzerdiekin praketako beheko aldeak jasotzen dituzte. Prakak, mahoi prakak dira, urdin kolorekoak. Kolore txuriko atorra eta kaikua edo festetako atorra. Buruan txapela daramate eta lepoan urdin-karratodun zapia.

Neskak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak edo panty-ak. Kolore iluneko jantzia, atorra eta gona kolore berdinekoak, orokorrean kolore beltza puntudun txuriekin. Gona gerritik bildua eta gona gainean mandarra bat eramaten da kolore eta tamaina ezberdinetakoak. Lepoan, gonaren arabera, zapi zuria edo zuri puntuduna eramaten dute. Azken urteotan nesken jantzietan bestelako koloreak sartzen ari dira, oraingo modaren araberakoak.
PRESENTACIÓN
Jaietako egun nagusia, San Pedro eguna, ekainaren 29aren ondorengo igandea izaten da. Egun honetan festa, Altsasu eta Urdiaingo mugan dagoen San Pedro baselizako zelaietan ospatzen da. Meza eta gero 12:30etan udaletxeak otamena (ardoa eta gazta) banatzen du eta zelaietan bazkaltzera geldituko diren guztientzako ardoa jartzen du. Udaletxeak, bazkari ofiziala egiten du eta inguruko herriko alkateak gonbidatzen ditu. 17:00etan mahaietatik puro banaketa egiten da eta ondoren suziria botatzen da g...leer más
Gutxi gora behera berdin mantendu da. Arautu gabeko dantza batek izan ditzakeen aldaketa txikiak jasan izanen ditu. Dantzariaren arabera, batzuk ezkerreko hanka goratzen dute eta beste batzuk eskuineko hanka.
Azken boladan, dantzaren eraketa mistoa izaten ari da.
San Pedro baselizako zelaietan: Nahi diren mutil bikote guztiak, baina gutxienez 4 bikote egon behar dira. Giza dantzako azken zatian, jotan eta porrusaldan neskek eta mutilek dantzatzen dute eta bertan nahi duten neska guztiek parte hartu dezakete.
Kintoen egunean: festa ospatzen duten gazteak.
San Pedro baseliza, bertan 717. urtean Garcia Ximenez Nafarroako errege izendatu zutenaren idatzia dago. Ardoa edateko zilarrezko kikarak.
MULTIMEDIA
San Pedroko zelaietan kalez jantzita dantzatzen da eta Kintoen egunean baserritarrez jantzita dantzatzen da:
Mutilak: gomazko zata beltzak eta kotoizko galtzerdi lodiak eta txuriak. Galtzerdiekin praketako beheko aldeak jasotzen dituzte. Prakak, mahoi prakak dira, urdin kolorekoak. Kolore txuriko atorra eta kaikua edo festetako atorra. Buruan txapela daramate eta lepoan urdin-karratodun zapia.
Neskak...leer más
Javier Zelaiak irakasten ditu dantza hauek kintoen eskaerari erantzunez.
Gazteek konpromezua erakusten dute dantza hau dantzatzearen garrantzia barneratuta dutelako.
Ez da dantza institucional bat beraz, dantzatzeko jendearen nahia bukatzen denean dantza arriskuan egongo da, dena gazteen borondatean oinarritzen da.