Bankako Kadera dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Aulki dantza, Katadera dantza, Kadera ddantza
Descripción breve: 

Jadanik egiten ez den irri dantza da.

Bankako Kadera dantza Euskal Herrian aski zabaldua egon den irri dantza bat da. Ondoko Luzaide herrian jaso zuen M.A. Sagasetak (2011) eta aurretik ere Aita Donostiak Arnegin ere.

Sagasetak bere Luzaideko dantzari buruzko lanean ari zela jaso zuen Bankan ere dantzatzen zelakoaren berri:

Beste aire hau Luzaideko Gaindola auzoan, Mikelau baserrian bildu nuen. Banka herrian oso ezaguna zela erran zidaten, eta Luzaiden, Gaindolan gehiago erabiltzen zela beste auzoetan baino… Aurreko airea [Luzaideko Kadera dantza (1)] bezalaxe dantzatzen da. Lehengo parteko airea hiru aldiz errepikatzen da, eta bigarrenekoa, accelerando, musikariak nahi adina aldiz.

Melodia hau Alki-dantzaren eta Baztango Katadera-dantza-ren kidekoa da, lehenbiziko partean behintzat. Bigarrenean gehiago aldatzen da. Beste leku askotan ere bildu zituen A. Donostiak aire honen beste era batzuk (Sagaseta, 2011, 300)

Forma parte de este ciclo: 
TIPOLOGÍA

Ver otras danzas de este tipo:

GALERÍA DE VIDEOS