Irailaren 7an: Maiordomoaren etxea – Erdiko Zubia – Eliza – Blankoa plaza. Irailaren 8an: Goizean: Maiordomoaren etxea – Dianak – Maiordomoaren etxea – Muskilda – Maiordomoaren etxea – Alkatearen etxea. Arratsaldean: Maiordomoaren etxea – Eliza – Blankoa
Geolocalización:
Irailaren 7a Otsagabiako patroia/zaindaria den Muskildako Amabirjinaren omenez ospatzen diren jaien bezpera eguna da. Egun horretan, arratsaldean, Muskildako kofradia edo patronatuko maiordomoaren etxea bisitatu ondoren, dantzariek, zaraitzuarren jantziak daramatzatela, makil dantzaren bat edo jota dantzatzen dute. Maiordomoak eskainitako otamena jan ondoren, Erdiko zubian agintariekin elkartu eta, Karrika dantza dantzatuz (leku batetik bestera mugitzen diren guztietan dantzatzen de...leer más
Irailaren 7a Otsagabiako patroia/zaindaria den Muskildako Amabirjinaren omenez ospatzen diren jaien bezpera eguna da. Egun horretan, arratsaldean, Muskildako kofradia edo patronatuko maiordomoaren etxea bisitatu ondoren, dantzariek, zaraitzuarren jantziak daramatzatela, makil dantzaren bat edo jota dantzatzen dute. Maiordomoak eskainitako otamena jan ondoren, Erdiko zubian agintariekin elkartu eta, Karrika dantza dantzatuz (leku batetik bestera mugitzen diren guztietan dantzatzen dena), elizarantz jarraitzen dute. “Salbe”-a bukatuta, segizioan Blankoara jaisten dira eta han gainontzeko dantza guztiak dantzatzen dituzte. Ondoren, Maiordomoa eta alkatea haien etxeetara lagundu eta egun horretakoa egina dute.
Irailaren 8an, goizean goiz, dantzariak eta “Bobo” izeneko pertsonaia, Muskildako dantzarien trajea jantzirik dutela, maiordomoaren etxean elkartzen dira gosaltzeko. Ondoren, gaitariak dianan laguntzen dituzte, maiordomoaren etxera itzuli eta Muskilda aldera jarraitzen dute. Eguerdiko hamabiak aldera, eta baselizaren inguruan daudela, Karrika dantza dantzatzen hasten dira eta baselizaren atarian bi makil dantza eta jota dantzatzen dituzte. Amabirjinaren irudia andetan daramatela, baselizaren inguruan prozesioa egiten da Karrika dantza dantzatuz. Bukatzeko, lehenengo “Boboak” bakarrik eta gero dantzari guztiek batera, jota dantzatzen dute.
Geroxeago, seroraren etxera joaten dira dantzariak, hamaiketako hartzera, baselizan meza ospatzen den bitartean. Hau bukatzen denean, herrira itzultzen dira. Ibilbidea eta errituala, igotzean egiten denaren alderantzizkoa da. Larranbe etxean dantzariek bi jota dantzatzen dituzte,ondoren, maiordomoaren etxean berriz dantzatuko dute. Goizeko ekitaldiak alkatea etxeraino lagunduz bukatzen dira.
Arratsaldean, maiordomoaren etxetik bezperetara “Pasacalles” dantzatzen joaten dira, eta horiek ospaturik, Blankoa plazara itzuli eta errepertorio guztia ematen dute.
Otsagabiako dantzak Muskildako Patronatuak aurrera eramaten dituen jardueren artean kokatzen dira, eta 1977an modu idatzian jarri ziren “Paramientos y Usos del Patronato Mere Lego de Muskilda” delakoan islatzen dira:
“Los danzantes, establecidos de inmemorial, acompañan y honran a Santa María en solemnidades, gozos y procesiones”...; al efecto se “habrá...leer más

“Los danzantes, establecidos de inmemorial, acompañan y honran a Santa María en solemnidades, gozos y procesiones”...; al efecto se “habrá de proveer respecto de todas las cosas necesarias y tocantes a su organización y buen orden, cuidado y reposición de ropa, cintas, cascabeles, castañuelas, alpargatas, palos y demás equipamiento..., y a mantenerlos en su propia usanza, fuerza y ritmo”. Por lo común “el usual de danzas y bayles será el siguiente: primero los paloteados del Emperador, la Cachucha ó Trúlala, la Danza y el Modorro. Después, el Pañuelo. Finalmente la jota. Luego el Bobo da la voz ¡Viva la Virgen de Musquilda!, que contestan todos...” (López, 1998)
Muskildako dantzarien inguruko lehenengo berriak XVII. mendearen bukaerakoak dira eta, ordutik aurrera, etengabe aurkituko ditugu. Musikariei egindako ordainketak, musikarien bila doazenei egindakoak, edo jantziak egiteko beharrezkoak diren materialak erosteko ordainketak ugariagoak izanen dira aurreko mendera hurbildu ahala. Lehenengo filmazioak XX. mendeko hirugarren hamarkadari dagozkio, baita lehenengo partiturak eta egunkarietako berriak ere. Lehenengo informazio horien arabera, dantzen hasierako muina, lau edo bost dantzek osatzen zuten (hiruzpalau makil dantzek eta pañolo dantza batek) eta horiei, XX. mendean zehar, beste bi erantsiko zaizkie.
Dantzarien festa egitarauaren sekuentziari buruz ez dugu datu historiko askorik (ikus Ortzadar Elkarteko ikerketa txostenak). Alta, erritualaren elementu finkoetako bat izan daiteke. Baina badakigu, antzina, irailaren 9an ere, apaizetxearen aurrean apaizentzat dantza egiten zela (Villafranca, R. eta Aldaia, A.M., 1996, 188). Ohitura hau, ondoren, Otsagabia eta Atarratzeren arteko senidetzearen egunarekin batera egiten zen (1965etik aurrera), aurreko mendearen 60ko hamarkadaren bukaeran bertan behera utzi zelarik.
Dantzak egin diren tokiak ere, aldatu egin dira denborarekin; adibidez, Kofradiaren maiordomoa aldatu denean. Era berean, herrian zeharreko ibilbidea bukatutakoan dantzak egiten diren tokia ere aldatu egin dira: aspalditxotik Blankoa Plaza bada, aurrerago “errepidean, León Liria iturriaren ondoan” (Urbeltz, 1990, 31) egiten ziren, hori herriko plaza baitzen.
Lehenengo filmazioa 1923ko da eta Manuel de Intxaustik Eusko Ikaskuntzarako (EI) filmaturiko “Eusko ikusgayak” deitutako dokumentalaren zati bat da. Berez, Eusko Ikaskuntzako II. Biltzarrean Muskildako dantzariek ”Pañuelo danza, errekea danza, makila danza y burrumbu danza” dantzatu zuten “El Pensamiento Navarro”-k dioenaren arabera (Villafranca, R. eta Aldaia, A.M., 1996, 107). Irudi hauetan dantzariak dantzan ikus ditzakegu lehenengo aldiz. Koreografiak gaurkoak dira, “Modorro” dantzan izan ezik. Villafrancak eta Aldaiak dioten bezala, dantzatzen duten bitartean Bobok duen papera da deigarriena. Gaur egun Pañolo dantzaren interpretazioan baino ezin ikusi dena.
Aurreneko filmazio hau dantzariek Iruñean 1920an emandako dantzaldiaren ondoren egiten da. Ordutik aurrera sarritan aterako dira dantzariak herritik. 1925ean Madrilen “Exposición del Traje Regional” delakoa egin zen. Nafarroako materialak lortzearen ardura Nafarroako Monumentu Batzordearen partaideak izan zuten, dokumentazio lanetarako Roldan argazkilariaren lanaz baliatu zirenak. Lan horri esker Otsagabiako dantzarien inguruko argazki-material bikaina dugu. Bilduma hau 1924ko irailaren zazpian egindako argazkiekin egin zen.
Geroago, 1929an Bartzelonako Erakusketa Unibertsalean ere aurkituko ditugu Otsagabiako dantzariak, dantzari baztandar eta luzaidarrekin batera.
Hortik aurrera, Otsagabiatik kanpo oso maiz arituko dira: 1930ean Donostiako Euskal Astean, 1941ean Iruñean, 1949an “Certamen Provincial de Danzas”-en, urte horretan berean Madrilgo “Certamen Internacional de Danzas” delakoan…
Ikerketa txosten batean Ortzadarrek honako informazio hau jasotzen du: “Salbea bukatuta, dantzariek dantza egiten zuten. Baina honetan, zaharrek gustoko zuten dantzan aritzea eta sartzen ziren” (Ortzadar, 185/2).
Patrimonio relacionado:
Jantziak. Muskildako baseliza.
MULTIMEDIA
Otsagabiako dantzak. 2015. Laburpena. Iturria: Eu Ugebis
Dantzariak:
Dantzari guztiak gizonezkoak dira. Dantzarien arropa ezberdina da irailaren 7an eta 8an. Muskildako Serorak gordetzen du arropa eta dantzariek 6an jaso behar izaten dute.
Irailaren 7an dantzariak Zaraitzuko jantzi tradizionalarekin janzten dira: espartin eta galtzerdi beltzak, belaunen azpirainoko galtza beltzak, atorra zuria eta txaleko beltza. Galtzak eusteko gerriko more zabala eta buruan irailaren 8an erabiltzen d...leer más
Dantzariak:
Dantzari guztiak gizonezkoak dira. Dantzarien arropa ezberdina da irailaren 7an eta 8an. Muskildako Serorak gordetzen du arropa eta dantzariek 6an jaso behar izaten dute.
Irailaren 7an dantzariak Zaraitzuko jantzi tradizionalarekin janzten dira: espartin eta galtzerdi beltzak, belaunen azpirainoko galtza beltzak, atorra zuria eta txaleko beltza. Galtzak eusteko gerriko more zabala eta buruan irailaren 8an erabiltzen duten kono formako txano bera (katxutxa). Hanketan, zango-bizkarraren goiko aldea estaliz, larru zurizko “xaflak” (larruz egindako kuxin modukoak), zeinetan 3 lerro bertikaletan 12 txintxarri doazen.
Irailaren 8an dantzariek Muskildako Patronatuko jantzia daramate: gorriz txirikordaturiko espartinak eta galtzerdi zuriak, baita atorra eta galtzak ere. Atorra farfailaz (lepoan lotzen den balona edo bizkarreko moduko bat) eta galtzak beheko aldean farfaila zuriz apaindurik daude. Gerrian, gerrikoa beharrean, aurretik loturiko zapi zuri handia daramate, funtzionala baino apaingarriagoa dena. Bularrean gurutzaturik, damasko-hari more eta urre kolorezko xal bat. Guztiaren gainetik, eta lepoa inguratzen duen zinta bati loturik, aurrera eta atzera erortzen diren oihal nabarrez egindako gorbatak. Bukatzeko, buruan, damasko-hariz eta azpilduriko oihalez egindako katxutxa izeneko txano koniko txikia, urre koloreko galoiek lau zatitan banatzen dutena. Txano honek, puntan, zetazko hari ugariz egindako lihazki nabarra du zintzilik. Bezperan bezala, hanketan zango-bizkarra estaliz, txintxarridun xaflak (12). Jantzia osatzeko, eta “pasacalles”-ean erabiltzeko, dantzariek “postizas” izeneko bi kriskitin daramatzate.
Dantzen osagarri nagusia ezpelezko bi makilak dira, “trulalás” ere deituak izan direnak. (EDB, 1984; 9). Inoiz gorostiz ere egin izan dira.
Bobo:
Bobo-ren jantziak ez dauka dantzarienarekin zerikusirik, bezpera egunean izan ezik (7an), orduan haiek bezala janzten baita, zaraitzuar jantziarekin. Bere txanoa ez da konikoa, more koloreko txapel moduko bat da. Dantzarien makilak gordetzeko zakutoa darama.
Bobo-aren jantzia irailaren 8an janzten duena da. Gorriz txirikordaturiko espartina zuriak daramatza. Galtzerdi bat gorria eta bestea berdea, eta hauetako bakoitzaren gainean 9 txintxarridun xafla bana. Alpargatak ere kolore ezberdinetakoak jantzi izan ditu; bata gorria eta bestea berdea. Galtzak eta mauka luzeko txaketa daramatza, biak aipaturiko kolore horietan, arlekin moduan. Bai galtza eta bai txaketa oihalezkoak dira eta urre koloreko galoiz apaindurik daude, hauek josturak estaltzen dituztelarik. Buruan, aipatutako txano morea, katxutxa izenekoa.
Dantzarien makilak jasotzeko zakutoa eramaten du.
Beste bi osagarri ere baditu bere jantzian: larruz egindako maskuria moduko bat, metro bateko (gutxi gora behera) makil batetik zintzilik doana. Maskuria hau Pañuelo izeneko dantzan dantzariak “kolpatzeko” erabiltzen da. Azken osagarria Pañuelo dantzan erabiltzen den bi aurpegidun maskara da, aurpegi bat beltza eta bestea zuria dituena.
Eboluzioa:
Azken mendeetan dantzarien eta Bobo-ren jantziek aldaketak jasan dituzte. Jantziak egiteko material eta oihalen erosketen ordainagiriek ematen digute horren berri. Izan ere, jantziak apaintzeko materialak gero eta aberatsagoak izanen dira.
Otsagabiako dantzarien jantziak maiordomoak zaintzen zituen, jai bezperan ematen zizkien dantzariei. Ematen ziena jantzi zuria zen, eta hau dantzariek buruan eramaten zuten “toka” izeneko zapian biltzen zuten etxera eramateko (EDB, 1984;6). Jantziak perkalez (kotoiz) eginak ziren.
Dantzariek zaraitzuar jantziarekin (azaldu den bezala) dantzatzen zuten bezpera egunean, eta orain ere horrela egiten dute. Baina Arraras-ek dionaren arabera zenbait urtez ez zen horrela egin, zuriz dantzatzen baitzuten:
A partir de 1974, y después de un estudio profundo, logré el que se modificara esta indumentaria con objeto de recuperar su autenticidad, y quedó reducida a un solo traje que es el siguiente: Calzón corto de paño negro ajustado bajo la rodilla y ceñido por faja azul turquí, camisa blanca, chaleco negro con pechera bordada, medias blancas de puntos, zapatillas negras de cuero con hebillas plateadas y en las piernas almohadillas de cuero con tres filas de cascabeles. Cuando no llevan chaleco usan la “echarpa”, cinta de brocatel cruzada al pecho… (Arrarás, 1983;109)
Jantzi hau 7 urtez mantendu zen eta gero ez zen gehiago erabili (EDB, 1984; 9).
Dantzarien jantziak perkal arruntezkoak ziren, baina Bobo-aren jantzia baietaz eta oihalez egiten zen, gorriz eta urdinez tindatzen zena (XIX. mendearen bigarren erdialdean) eta galoiz eta botoiez apaindurik. Denborarekin, urdina berde bihurtu zen, tindagaiak zahartuz joan zirelako, agian. Egun, gorri eta berdea egiten da Bobo-aren jantzia.
Maskara eta maskuria, gaur egun, Pañuelo dantzan baino ez dira erabiltzen. Baina 1923ko “Otxagabia (Salazar).Muskilda´ko Ama Birjiñaren homenez, Otxagabi´n urtero, iraila´ren 8´an izaten diran dantzak” filmean (Eusko ikusgayak, 102. orr.) Bobo-k Emperador-Errekeadantza-n maskara jantzirik egiten du dantza eta bizkarrean ez darama XX. mende hasierako irudi batzuetan agertzen den BIBA BOBO inskripzioa.
Beste aldaketa esanguratsu bat espartinena da. Aurreko mendearen 30. hamarkada baino lehenagoko dokumentu grafikoetan, dantzariak eta Bobo “valenciana” izeneko espartinak jantzita agertzen dira beti. 30. hamarkada iragaite garaia da, “valenciana”-k zein gorriz txirikordaturiko espartinak jantzirik ikus ditzakegu, azken hauek gailendu ziren eta gaur erabiltzen dena da.
Otsagabiako dantzak jotzen zituzten musikarien inguruko datu dokumentalak XIX. mendera arte ilunak dira, izen ezberdinez esaten zitzaien, esaterako, “Julares, tamboreros o simplemente, músicos” (Villafranca, R. y Aldaya, A.M., 1996,52). Herrian berean gaitaririk ez baitzegoen, “Frantzia”-tik ekartzen zituzten (idem, 53).
XIX. mendetik dugu gaitarien berri, nahiz ordainketa agirietan beti singularrean agertzen den: gaitaria. Hauek Lizarraldekoak ziren: Oteiza (Merino), Carcar (Díaz), Morentin (Saralegui), Deikaztelu (Echeverría). Azken honekin XX. mendean sartuko gara, eta mende honetan, gaitekin batera, beste musika tresnak ikusiko ditugu dantzak animatzen. Otsagabiako bandako klarinete joleek jo izan zituzten dantzen melodiak eta, ondoren, eurek ikasi zuten gaita jotzen. Mende erdiraino aurkituko ditugu Otsagabiako musikariak. Mende honetan zehar beste musikari batzuek ere lagunduko dituzte dantzariak: Agoizko gaitariak (Zalba), Iruñekoak (Lumbreras, Fraile, Díaz), Lizarrakoak (Montero, Elizaga) eta Ilunberrikoak ere pasako dira urteetan zehar Otsagabiako festetatik.
Lehenengo partiturak 1925ean agertzen dira eta 1922 eta 1924 bitartean Otsagabian jo zuen Lumbreras gaitari iruindarraren seme batek sinaturik daude. Villafranca eta Aldayaren arabera, 20. urtean Iruñera dantzariak lagundu zituen eta beranduago Lumbrerasekin gaita bikotea osatu zuen gaiteroak eginak izan litezke. Bildutako melodiak Cachucha, Erregue-Emperador, Makila danza eta Burrumba-Modorro dantzei dagozkie. Ez Pasacalles, ez Jota ez dira ageri.
Hurrengo partiturak 1928koak dira eta Morentingo gaitaria zen Manuel Saraleguiren semearenak dira, Manuel Saralegui hau ere. Manuel (aita) XIX. mendearen bukaeran Otsagabian gaitari aritu zen eta partiturak bere semeak eginiko transkripzioak dira “tomadas de voz viva de la persona que las tocaba hace cuarenta años en Ochagavía” (Villafranca R., y Aldaya, A.M.,1996,93), beraz, aurreko mendeko melodiak ditugu. Partiturek lau dantza jasotzen dituzte (Emperador, Katxutxa, Dantza eta Pañuelo), baina Modorro, Jota eta Pasacalles falta dira.
PRESENTACIÓN
Irailaren 7a Otsagabiako patroia/zaindaria den Muskildako Amabirjinaren omenez ospatzen diren jaien bezpera eguna da. Egun horretan, arratsaldean, Muskildako kofradia edo patronatuko maiordomoaren etxea bisitatu ondoren, dantzariek, zaraitzuarren jantziak daramatzatela, makil dantzaren bat edo jota dantzatzen dute. Maiordomoak eskainitako otamena jan ondoren, Erdiko zubian agintariekin elkartu eta, Karrika dantza dantzatuz (leku batetik bestera mugitzen diren guztietan dantzatzen de...leer más
Otsagabiako dantzak Muskildako Patronatuak aurrera eramaten dituen jardueren artean kokatzen dira, eta 1977an modu idatzian jarri ziren “Paramientos y Usos del Patronato Mere Lego de Muskilda” delakoan islatzen dira:
“Los danzantes, establecidos de inmemorial, acompañan y honran a Santa María en solemnidades, gozos y procesiones”...; al efecto se “habrá...leer más
Zortzi dantzari eta Boboa.
Jantziak. Muskildako baseliza.
MULTIMEDIA
Dantzari guztiak gizonezkoak dira. Dantzarien arropa ezberdina da irailaren 7an eta 8an. Muskildako Serorak gordetzen du arropa eta dantzariek 6an jaso behar izaten dute.
Irailaren 7an dantzariak Zaraitzuko jantzi tradizionalarekin janzten dira: espartin eta galtzerdi beltzak, belaunen azpirainoko galtza beltzak, atorra zuria eta txaleko beltza. Galtzak eusteko gerriko more zabala eta buruan irailaren 8an erabiltzen d...leer más
Otsagabiako dantzak jotzen zituzten musikarien inguruko datu dokumentalak XIX. mendera arte ilunak dira, izen ezberdinez esaten zitzaien, esaterako, “Julares, tamboreros o simplemente, músicos” (Villafranca, R. y Aldaya, A.M., 1996,52). Herrian berean gaitaririk ez baitzegoen, “Frantzia”-tik ekartzen zituzten (idem, 53).
XIX. mendetik dugu gaitarien berri, nahiz ordainketa agirietan beti singularrean agertzen den: gaitaria. Hauek Lizarraldekoak ziren: Oteiza (Merino), Carcar (Díaz), Morentin (Saralegui), Deikaztelu (Echeverría). Azken honekin XX. mendean sartuko gara, eta mende honetan, gaitekin batera, beste musika tresnak ikusiko ditugu dantzak animatzen. Otsagabiako bandako klarinete joleek jo izan zituzten dantzen melodiak eta, ondoren, eurek ikasi zuten gaita jotzen. Mende erdiraino aurkituko ditugu Otsagabiako musikariak. Mende honetan zehar beste musikari batzuek ere lagunduko dituzte dantzariak: Agoizko gaitariak (Zalba), Iruñekoak (Lumbreras, Fraile, Díaz), Lizarrakoak (Montero, Elizaga) eta Ilunberrikoak ere pasako dira urteetan zehar Otsagabiako festetatik.
Lehenengo partiturak 1925ean agertzen dira eta 1922 eta 1924 bitartean Otsagabian jo zuen Lumbreras gaitari iruindarraren seme batek sinaturik daude. Villafranca eta Aldayaren arabera, 20. urtean Iruñera dantzariak lagundu zituen eta beranduago Lumbrerasekin gaita bikotea osatu zuen gaiteroak eginak izan litezke. Bildutako melodiak Cachucha, Erregue-Emperador, Makila danza eta Burrumba-Modorro dantzei dagozkie. Ez Pasacalles, ez Jota ez dira ageri.
Hurrengo partiturak 1928koak dira eta Morentingo gaitaria zen Manuel Saraleguiren semearenak dira, Manuel Saralegui hau ere. Manuel (aita) XIX. mendearen bukaeran Otsagabian gaitari aritu zen eta partiturak bere semeak eginiko transkripzioak dira “tomadas de voz viva de la persona que las tocaba hace cuarenta años en Ochagavía” (Villafranca R., y Aldaya, A.M.,1996,93), beraz, aurreko mendeko melodiak ditugu. Partiturek lau dantza jasotzen dituzte (Emperador, Katxutxa, Dantza eta Pañuelo), baina Modorro, Jota eta Pasacalles falta dira.
Barber Arregui, F. (1981): Muskilda y sus danzas. Temas de Cultura Popular, nº384. Diputación Foral de Navarra. Pamplona
leer más