Lesakako Zantzo Monona

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Mutil dantza
Azalpena: 

San Fermin eguneko soka dantzako lehendabiziko dantza. Ezpata dantzari moduan aritutako 15 lagunek dantzatzen dute. Plazaren inguruan dantzatzen da, lerro batean, taldeko lehendabizikoa ezpata dantzarietako "aitzin eskua" izaten delarik.

Sarrera moduan ibilian danbolinaren kolpeak jarraituz pausoan hasten da dantza. Sarrera mantso eta solemne horren ondoren, bat batean dantza arin eta bizkorrak hartzen du lekua. Dantza zati honetan dantzariek zenbait salto egiten dituzte bikoteka, parez pare elkarri begira. Bigarren zati azkar hau bi aldiz dantzatzen dute. Lehenengoaren amaieran, lerroko bigarren eta azken aurreko dantzaria lerrotik atera eta Udaletxearen arkupeetan soka dantzarako esperoan dauden emakume dantzarien bila joaten dira. Bitartean, gainerakoek zati arina bigarrengoz dantzatzen dute. Saltoetan bikoteak aldatzen dira.

Dantzarako doinua txistulari taldeak jotzen du.

 

Herriak:

BIDEO GALERIA
Lesakako Zantzo Monona edo Mutil dantza. 2012. It.: Emilio Xabier Dueñas