Iturengo Dantza Luzearen Soka dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Soka dantzak hainbat parte edo zati ditu.  Hasteko, txistulariek melodia berezi bat jotzen dute neskak sokan sartzeko. Mutil dantza egiten den bitartean, neskak plazaren albo batean daude eta inork lagundu gabe sartzen dira dantzan. Mutilen artean txandaka jartzen dira eta zapien bidez lotzen zaizkie. Behin soka osatuta ibiltzen dira plazaren inguruan. Lehendabiziko dantzariak nahi duen momentuan, berak eta bere bikotekideak lotzen dituen zapia altxatzen dute eta hola sortzen den zubitik pasatzen dira sokako gainontzeko dantzariak, azkenekotik hasita. Sokak segitzen du bere bidean eta bertze zubi bat egiten da hasierako postuetara itzuliz. 

Ondoren hasten da Soka dantza bera. Txistulariek jotzen duten melodia 5/8 erritmoan jotzen eta dantzatzen da. Melodiak Baztanen eta Malerrekako beste Dantza Luzeena oroitarazten du. Melodia bukatzen denean zubi berri bat egiten da, baina orain azkeneko bikoteak egiten du gibeletik aitzina, gainontzeko dantzarien buruen gainetik zubia, zapia pasatuz. Horrela kokatuta hasten da Soka dantzaren beste zati bat, hau 2/4 konpasean dantzatua eta joa. Aurrekoa solemnea bazen, hau arinagoa da. Eta bukatzen delarik, ...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Iturengo Dantza Luzea. Soka dantza. 2013. It.: Eire Vila-Dantzan.eus
Iturengo Dantza luzea. 1951. Soka dantza. It.: Youtube-J.I. Azpitarte Telletxea