Baraibarko Zaldabai dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zaldabai dantzak panderoaren erritmoan dantzatzen ziren dantzak ziren. Baraibarko Zaldabai dantzei buruzko informazio eskasa Juan Mari Beltrani zor diogu. Beltranek bere informatzailearekin izan zuen elkarrizketa eman zigun:

Baraibarren igandero antolatzen ziren arratsaldeko gazteeen dantzaldietarako panderoa eta kantua izaten zirela saioa haietako musika:
- Panderoa erabiltzen al zen?
- Panderoa, bai hori ere gogoan dot nik… panderoa nola jotzen zuin neskatxek… tirikitiki tiki tiki, tirikitiki tiki tiki, tirikitiki, tiki tiki,… zean plazan zola jotzen zuin dantzarako
- Baiño panderoa bakarrik?
- Panderoa bakarrik, gero bea kantatu, bai…jota beak kantatzen zuin… tirikitiki tiki tiki, tirikitiki tiki tiki, tirikitiki tiki tiki (panderoa imitatzen arin arin erritmoa kantatu zuen).
- Ez dezu gogoratuko jotaren bat?
- Ez… ea… nola zen ee… porrusalda esaten giñun… ee… porrusalda esaten gñuna zen Bizakaikoa… eta Bizkaikoa zan… gue… ez dakit nola kantatzen zien… ee… arraiua! Orain kantatuko det Bizkaiko berrie… arraio!
- Eta hori, panderorekin, igandero egiten zen?
- Bai, igandero...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA