Inude eta Artzaien Lehenbiziko Kontradantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Inude eta Artzaien konpartsa egiten duen bigarren ekitaldia da hau. Alde batetik mozorro guztiek «Bestarik behar bada» kantua kantatzen dute eta jarraian delako Lehendabiziko kontradantza hori dantzatzen dute.

Inude eta Artzaiak-en melodiak Raimundo Sarriegik konposatu zituen. Beran txarangarako moldaketa egina dago. Fitxa honetan agertzen den partitura Jose Inazio Elias «Zesteronekuak» txistu talderako egindako moldaketa da. Audioei dagokienez, Berako karriketan jotzen den Lehenbiziko Kontradantza dago eta donostiakultura.eus weborrian agertzen den orkestrarako bertsioa atxikitzen ditugu.

Melodia honekin kantatzen den kanta Donostiarako eginda zegoen, baina Berako gazteriak Berarako egokitu zuen:

Bestarik behar bada

Bego gure herrian

Betikua du fama

Du fama ondo merezia (berriz).

Bertzetan ez bezala

Hemen gazteria

Amaren sabe...irakurri gehiago

Herriak:

BIDEO GALERIA
Berako Inude eta Artzaiak. Lehenbiziko Kontradantza. 2020. It.: Ortzadar E.F.E.